Patxoki Berria eraikitzeko diru-biltze kanpaina abiatu dute

200.000 euro bildu behar ditu Eraiki Funtsak, Patxoki Berriaren proiektua aitzina eramateko. Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren elkargune izan nahi du gune berriak, bilkura gelez, etxebizitza sozialez eta aterpetxe solidario batez horniturik. Orotara milioi bat euroko proiektua da, eta eskas diren 200.000 euroak biltzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute eraiki-funtsa.eus webgunean.