Parcoursup-eko azken fasea bukatu da uztailaren 7an eta Frantziako erakaskuntza ministeritzak jakinarazi du oraino gazteak badirela lekurik gabe direnak. Gai huntaz baliatu gira jakiteko nola den egoera Baionako Etxepare lizeoan. Terminaleko orientazioaz arduratu den Jaki Agerrekin solastatu gira
Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten ibili dira uda hastapenean zehar. Ateak Ireki egitasmoaren baitan, 16 eta 25 gazteek lehen aldiz edo berriz ere haien arbasoen herrialdea ezagutzeko aukera ukan dute, hiru astez Euskal Herri osoan ibili baitira. Gavin Jean-Baptiste Iribarren, Kali Kester eta Sam Walker gazteekin mintzatu da Aimar Lopez, Estatu Batuetan euskaldun izateari eta Ateak Irekin bizi duten esperientziari buruz.
Iñaki Etxaniz eta Frederique Espagnac Frantziako diputatuek jakinarazi dute gutun bat igorri diotela laborantxako ministeritzari Irulegiko mahastiak Mildiou eritasunaz gune kaltetua ezagutua izan dadin. Ximun Bergouignan Irulegi sormarkako kidearekin, bizi duten egoera aipatuko dugu.
Heldu den ostiralean, uztailaren 21ean, Ziburuko hiriak Lur & Itsaso afari bat antolatuko du, Idoki laborariekin eta Pleine Mer elkarteko arrantzaleekin partaidetzan. Paradaz baliatu da Ihintza Arrieta, Eneko Aldana Ziburuko auzapezarekin mintzatzeko eta bide batez Ziburun estrenatu berri den kiroldegiaz ere galdegin dio:
“Gure herria ez da karta postal bat” Arberoan, “laborantxako lurrak lanjerean” Kanboko Marienian, “Olano hemen ez da Monaco” Ahetze Larre Luzea etxean, “BAB luxe tour” Baiona, Angelu eta Miarritzen...Leku horietan, baita Saran ere bai, beren haserrea erakutsi izan nahi dute ehunka herritarrek, OSTIA sareak luzatu deialdiari erantzunez joan den larunbatean. Arberoa eta Kanbotik pasa da Kriztof Arotzarena:
Nekane Artolak hartu berri du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakarigoa. 14 urte presidente izan den Koldo Tellituren segida hartuko du, baina postu hau, hurrengo urtean berretsi beharko dute Ikastolen Elkarteak. Eric Etxart xiberutarra izanen da lehendakariordea. Euskadiko Autonomian eztabaidatzen ari diren hezkuntza legea izan dugu solasgai ere. Jose Luis Aizpuruk mintzarazi du:
Bigarren saio polita eskeinia izan da aldi hontan ere. Donostiko hirukote baten parte hartzearekin, Irati, Ametz eta Xenki-k (Altzakoa) garaipena lortu zutena 35 pundurekin eta finaleko txartela lortzen dute momentuz. Hendaiako Aritza, Urruñako Urko eta Hondarribiako Aliren aurka jostatu dira, hauek 30 pundu egin dituzte. Oroitarazteko, pundu gehiena egin dutenak finalean izanen ditugu. Herri elkargoako turismo sailak eskeini 1500€ko saria izango da irabazleentzat eta 500€ bigarrenentzat.
Senperen 1,3 milioi eurotan salgai den Olha etxaldea okupatzen dute joan den ekain hondarretik hunat, Ostia kolektiboa, Lurzaindia eta beste hainbat eragileren artean. Oroit giten aintzin salmenta izenpetua dela, eta hiru bilkura egin direla eragile ezberdinen artean salmenta trabatzerat entseatzeko.
Arbonan egin zen bezala, Senperen ere etxaldea okupatzen da, eta jakiteko zertan den egoera Lurzaindiako Totte Elizondo Goizberrirat gomitatu dugu.
“Baiona ez da kolpez eroriko” hori dio Serge Arcouet Baionako higiezinen hondarearen axuantak. Pasa diren asteetan ahal ere, erortzeko arriskuagatik, Baiona hiri erdiko bost eraikinetatik aterarazi behar izan dira bizizaleak. Azken aste hauetan kasuak biderkatu dira. Argenterie karrikan, Saubiole karrikan edo Espaniako karrikan kokatzen dira eraikin hauek. Orotara hogei bat biztanle berriz aterpetu behar izan ditu herriko etxeak, urgentziazko bizitegietan edo hotelean.
Orain auzitegiko expertek erran beharko dute berriz sartzen ahalko diren bere etxetan edo ez. Argenterie karrikako bere apartamendutik atera behar izan den Leirerekin, hunkituetako batekin mintzatu da Marga Forestier lankidea.
- Maitaldia festibala 10 egunez, Miarritzetik Euskal Herri osora
- Korsika autonomia lortzeko bidean ote da?
- "Esku pilotak erabili metodoa salatzen dugu"
- 20 urte eta 15 milioi euroko errepidea
- Etxolen jabegoaz inkesta egin dute barnekaldeko mendi sindikatuek
- Kanpoko hazkuntza defenditzeko manifestatu dira larunbatean Donapaleun
- Gogotik abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu uztailaren 15ean Donibane Garazin
- UDAN BAI #1 | Urruñarrak vs. Hendaiarrak
- Abokatuek errekurtso bat pausatu dute, Dronen erabilpenen aurka