Umorea eta giro ona Taldekako Xilabaren jo mugan

Aurten hirugarren aldiz antolatzen du taldekako txapelketa bertsolarien lagunak elkarteak. Orotara 38 bertsularik parte hartuko dute, 9 taldetan banaturik. Bakarkako Xilaban ez bezala, teknika eta maila onena lortzea ez dira helburuetan. Bai aldiz, giro goxoan oholtza gainera igotzea. Kanporaketak irailaren 22an hasiko dira. Bi finalerdiak Muskildin eta Azkainen jokatuko dira eta finala Aiherran, azaroaren 18an.

Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek sentitu du aktibitate apaltze bat urte hastapen honetan. Langabezia aldiz ez da sekula hain apal izan iparraldean %5,8koa da. Paradoxikoki langile kalifikatu eskasiaz Industriak sufritzen du. BTP edo eraikuntza eta herri-lanen sektorean aldiz neurgailuak negatiboan ziren urteko lehen hilabeteetan. Galderak azkar beheiti egin duela sentitzen dute sektore horretako aktoreek.

90 hitzordu inguru proposatuko ditu Maitaldia dantza festibalak

Malandain Ballet Biarritzek antolatzen duen 33. Maitaldia festibala ostegun honetan abiatuko da erakusketa batekin eta irailaren 18a bitarte 30 konpainia inguruk parte hartuko dute. Dantza klasikotik garaikidera, programazio anitza proposatuko dute hamar egunez Miarritzen eta inguruko herrietan. Aurtengo egitarauaz mintzatu gara Malandain Ballet Biarritzeko komunikazio arduraduna den Elena Eyherabiderekin.

Grenobleren kontra jokatuko du gaur Biarritz Olympiquek

Orain arte miarriztarrek etxeko bi partidak irabazi dituzte. Alta, kanpoan zafraldia bildu zuten Montaubanen duela bi aste. Kerman Aurrekoetxea uztartze erdilari bizkaitar gazteak, aurten lehen aldiz, kontratu profesionala izanen du. Oraindik taldea ez dela pikoan aitortu digu Kerman Aurrekoetxeak, udan egin zuten prestaketa ez zelako oso egokia izan, berant hasi baitziren. Partida asteazken arratsean jokatuko dute.

Urteko lan-lerro nagusiak aurkeztu ditu FDSEA sindikatuak

Laborantza arloan, zeintzuk dira lehentasunak? Galdera horri erantzun baten emateko xedez, FDSEAk bere sartzeko bilkura egin du joan den astean. Bertan horien arrangurak zerrendatu dituzte, hala nola, klima aldaketa, ura eta ureztatzearen problematika, PAC berria, kabalen eritasunak, animalia harrapakariak edo laborantza lurren kudeaketa. Lehen puntu bat egin dute Prefetaren aitzinean. Sébastien Uthurriague FDSEA sindikatuko ordezkaria Goiz Berriko gomita izan da.  

Baionako ikasleen %18ak baizik ez du ikasiko aurten eredu elebidunean

Sartzea zen Baionako 21 eskoletako 2500 ikasleentzat ere. Hauetarik 460 haur izanen dira klase elebidunetan, ikasle guzien %18. Eta hori Baionako sei eskolatan. Jakin behar da ere Baionan ama-eskola publikoan murgiltzea proposatzen duen bakarra Jules Ferry eskola dela. Osoki euskaraz diren hiru klase ideki dira sartze huntan hots 50 ikasle. Hirugarren euskara postu bat eskuratu dute justuki Jules Ferry ama eskolan.

Ikasleen %43k izanen du aurten nolabaiteko harremana euskararekin, ama eskolan eta lehen mailan

Frantziako Hezkuntza Ministerioak zabaldu dituen behin-behineko datuen arabera, ikasleen %68k ez du inolako harremanik izanen euskararekin eskola orduetan. Ondorioz, Iparraldeko ikasleen herenak bakarrik izanen du gutxieneko harreman bat euskal hizkuntzarekin. Gaur egun, eskola publikoen bi herenek proposatzen dute elebiduna edo inmertsioa eta, aurten, bost eskola publiko berritan murgiltzea edo murgiltze eredua abiatu dute ama eskolan; horen artean: Bidarten, Biriatun, Urketan, Uztaritzeko Irekia eskolan eta Ligi-Atharratze-Montorin Bigarren mailan, alta, kopuruak ttikitzen dira; kolegioetan eta lizeoetan, ikasleen %20ak segitzen du euskaraz.

Amikuzeko ikastolan, aurten, 106 ikasle dira, hots, 70 famailia inguru. Argitxu Sorhondo iraskaslearekin aurtengo sartzeaz mintzatu gara:

 

Arberoako ibarreko eguna ospatuko da larunbat honetan

Arberoa ibarra biziaraztera doa gazte talde batek. Arberoan Zehar dinamika sortu dute ibarreko herritarren arteko hartu emana azkartzeko. Heldu den larunbatean ibarreko lehen eguna antolatu dute Donamartirin, mendi-ibilaldi, zikiro, kantaldi eta kontzertuekin. Eta horrez gain, aitzineko egunetan, aste osoko egitaraua antolatu dute. Hitzordu nagusien artean, haurren eguna Donoztirin asteazkenez, eta Arberoako ekoizle eta artisten merkatu handia Aiherran. Larunbateko ibarreko egunaldia urririk izanen da, eta zikiroko txartelak salgai eman dituzte ibarreko ostatuetan.

Lan gehigarriak egiten ahalko dituzte irakasleek, lan-sariak emendatzeko

Lehen mailako erakasleei zuzendu «ituna» martxan ezarriko da ikasturte honetan. Hala iragarri du Gabriel Attal Frantziko hezkuntza ministro berriak. Irakasleek aukera izanen dute haien lansaria handitzeko, misio gehigarriak eginez. Hori begi onez ikusten du SNUipp FSU sindikatuak, irakasleen artean desberdintasunak sortu baititu, bereziki funtzionario estatutuarekiko. Olivier Mioque sindikatuko kide eta Hiriburuko Baste-Quieta eskolako zuzendaria gure gaurko gomita izan da Euskal Irratietan.