Desgaraian, Assata, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Petti, Hopelessness, Philip Selway, Oracle Sisters, Daughter, Pamplemousse, The Inspector Cluzo, Nonante, Anti Flag, Borderline.
2011an sortu zen Haur Eri elkartea, Baionako ospitalean. Helburua iraupen luzeko eritasunak dituzen haurren eta familien egunerokoa arintzea. Osasun langileek osatzen dute elkartea. Marga Forestier :
Aste huntan Peio Etxeberri-k, Lemoizko zentral nuklearra aipatu digu
Brasilgo giroa pil pilean da. Hauteskunde bero batzuen ondotik, joan den igandean Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren zaleek Brasilgo Kongresua indarrez hartu baitute, Brasilian. Luiz Ignacio Lula da Silvak podera hartu du Brasilen, hirugarren agintaldia du Lulak, (2003an eta 2010ean egon zen boterean). Estebe Ormazabal, Brasilen 25 urte pasa ditu, eta egoera ongi ezagutzen du
Atzo arratsaldean jokatu zen Donibane Garaziko Garat trinketean finala eta partida estua izan zen, lehen zatian Peio Larraldek hartu zuen aintzina 20 -13ko emaitzarekin baina bigarren zatian Luis Sanchez.ek hartu zuen aurrea eta bururaino iritsi da 40-37ko emaitza erdietsiz. Nafartarrak Super prestige lehiaketa irabazten duen lehen aldia da eta pozik agertu da lortutako emaitzarekin, Luis Sanchez:
Peio Larraldek bere aldetik ez du Super Prestige.n bere 4. Txapela lortu ahal izan baina pozik agertu da emandakoarekin
Mauletarrak prestik dira plazaz plaza maskadaren emaiteko! Igante hontan azken errepika eginik, dagun 15 elkaldientako abiaturik dira !
Izan ekonomia, osagarria,hirigintza, euskara, hondarkinak ala beste; xiberoko poloa aitzina doa bere proiektuetan. Kirolaren aldetik ere eskubaloiaren aldetik gela arraberrituko da Atharratzen, baita VTT mendiko bizikletaren gune nausi bat bilakatzekotan da xiberoa. Xede horien berri eman digu René Carrique Euskal elkargoko lehendakariordeak gure goiz berriko gomita gisa
Eskualdeko osasun agentziak erabakia eman du ostegun arratsalde huntan. Les Embruns arta etxeak ez ditu ateak hetsiko eta langileak lasaituak agertu dira, zentroaren zerratzeaz beldur baitziren. 115 langile ditu Bidarteko arta etxeak.
Beharrezko mediku berezituen parte bat atzeman dute baina kontratu mugatuan. Ondorioz, lehen denbora batean giharretako eta hezurdurari lotu patologiak dituzten eriak onartzen ahalko dituzte bakarrik. Magali Costinot Les Embruns zentroko ergoterapeuta da :
Frantses gobernuak debekatu du parazetamolaren internez bidezko salmenta hilabete ondarra arte. Arrazoina : molekula eta antibiotika batzuen hornitzeko zailtasunak badira farmazietan.
Xehetasunak Mailis Esteben Kanboko farmazialariarekin, Marga Forestieren mikroan.
- "Konfiantzarik ez dut gobernuarengan"
- Hiriburuko Scopelec enpresako 30 langile kanporatuak
- Baionako Pausa argazkitan
- Inflazioaren gorakadaren kontra, okinek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 23an
- Entzulearen iritzi: Maika Etxekopar (23-01-04)
- Goiz berriko gonbidatua: Peio Quihialt, Axuria kooperatibako burua
- Bil Ta Garbi: Etxeko hondakinen bereizteko jestua erraztua
- Ahots emaileak behar dituzte Biarritzeko “Soinudun liburutegian”
- Olhetaz diagnostika lan bat egin berri dute