Arrakasta gaitza bildu du Buhame Erreka antzezlanak Mehainen. Herriko ehun parte hartzaile inguruk bizia eman diote David Ondarz armendariztarrak idatzi obrari. Ikusgarria 1960 hamarkadan kokatzen da. Garaiko mehaindarren bizimodua kontatzen du, preseski herrian buhame komunitate bat bizi zen garaian. Taula gainean, antzezle bikain eta bipilak; publikoan, aldiz, irri karkailak eta txaloak. Parte hartzaile eta ikusleekin mintzatu gara:
220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun. Apaltze handia azken100 urte hauetan frantses Estatuak eramandako politikaren ondorioz. Eta herri hortan gertatzen den bitxikeria da, hizkuntzaren berreskurapena hirietatik heldu dela. Euskal herriari lotura bat eginez brebeta bretoindarez pasatu dute ikale batzuek debekuen gainetik eta zuzenduak izan dira Ipar Euskal Herrian eramandako borrokari esker. Gael Roblin Vaneko hautetsiak xehetasunak eman dizkigu:
Osasuna, Iruñeko futbol taldeak, sasoin berezia abiatuko du sartze honetan. Batetik igandean hasiko du bere ibilbidea Espainiako lehen mailako futbol liga Vigoko Celtaren kontra eta bestalde, Europako Conference txapelketan ere jokatuko du. Jagoba Arrasateren taldeak, iaz Espainiako Errege kopako finalera heldu zen Real Madrilen kontra, eta, ligan, zazpigarren bururatu zuen sasoia. Ondorioz, Europan jokatuko du, eta aitzin kanporaketa agorrilaren 24an Belgikako Brugges edo Islandiako Akureyraren kontra. Goiz Berrin ukan dugu Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzaile:
Hiri besta egunak izanen dira ostiral eta larunbat honetan, eta Euskal Bestaren txanda izanen da igandean. Elkarteek garrantzia berezia dute agorrileko besta egun hauetan, herri erdian zehar banatuak diren hamaika elkarteren egoitza edo txosnetan izaten baitira animazio gehienak. Horretaz gain, banda edo txarangak elkarte horien artean ibiltzen dira egunero. Hiri bestak 20 urte inguru ditu, Euskal besta berriz mende batetik hurbil den ospakizuna da. Jakin behar baita Hendaiako bestak, bixintxoak, urtarrilean direla, hauek beraz ez dira hendaiako besta nagusiak.
Iparraldeko Batzordeko finalaren errebantxa izanen dute pilotazaleek igande honetan Donapaleuko plaza laxoan. Goizean, erreboteko finala, lehenik, angeluarrak, donibane-lohitzuindarren kontra, eta arratsaldean, esku huskako finala, Tikoipe-Mendiburu amikuztarren eta Azkona-Jauregiren senpertarren aurka. Iparraldeko finalean,lapurtarrek irabazi zuten Kanboko plazan. Errebantxa zuzenean segitzen ahalko duzue Euskal Irratietan, igande honetan 17.00etatik aitzina.
Klima aldaketarekin eritasun tropikalak Euskal Herrira heldu dira. Momentuz kasu gutti badira ere, denge autoktonoa agertzen hasi da Frantzian. Duela bi egun, Baionan denge kasu bat agertu zen, eta eritasun hori zabaltzen duten tigre muztikak desagerrarazteko plana abiatu zuen ARS Eskualdeko Osasun Agentziak. Dengea, kasu gehienetan, asintomatikoa da, baina sukarra, buruko nahiz gijarretako mina edota larruazaleko erupzioak eragin ditzake.
Joan den ostegunean ezustekoan jakin zuten, Olha etxaldea saldua izan zela. Egoera salatu zuten Urruñan, notarioaren etxean. Salmenta egina bada ere, okupazio ekintzarekin segitzea adostu dute Lurzaindia eta ELB sindikatuko kideek, Ostia eta Senpertarrak kolektiboekin batera. Larunbat honetan familien eguna antolatu dute. Bazkaria izanen da, ondotik animazioak eta, aratsean, Lumi eta Haira taldeen kontzertuak.
Iragan uztailean ez da uste bezain beste bisitari hurbildu Ipar Euskal Herria. Lapurdiko kostaldean %6 jeitsi da turisten etorrera, iazko sasoiarekin alderatuz. Barnealdean, aldiz, beherakada apalagoa izan da. Jaitsieraren arrazoi nagusia inflazioa izan da; izan ere, erosahalmen ertaineko familiek kontsumo maila apalagoa ukan dute, eta gainera, erosahalmen handiagoko familiek atzerrira jo dute bidaiatzera. Agorrileko hilabeteari begira, joera berdina goiatatzen da.
Urte batez, lurrak berregiten ahal dituen guk kontsumitutako baliabideak agortu dira pasa den asteazkenean, hala nola, ura, elikagaiak, edota erregaiak. Horrez gain, lurrak urte batez xurgatzen ahal dituen hondarkinen neurria gainditu da ere bai. Data hori urtez urte kalkulatzen da, eta Lurraren gainditze eguna deitzen zaio. Aurten agorrilaren 2an izan da. Horren kari, baraualdi sinbolikoa egin zuten Herribiltzako kideek egun horretan.
- Milaka sinadura, Avenida zubia berriz ireki dadin
- Etxebizitza problematika: bizitegia atzemateko azken egunak ikasleentzat
- Espekulazio proiektu bat bertan-behera, Luhuson
- Anje Duhaldek bere 50 urteko ibilbidea ospatuko du Kanbon
- Hiruko Gobernua adostu dute Nafarroan PSNk, Zurekinek eta Geroa Baik
- UDAN BAI #5 | Amikuzeko Zirtzilak vs. Arranoak
- Aurtengo uztaila, planetan sekulan neurtu den hilabeterik beroena
- Barnealdeko udako igerilekuak, zoingehiagok
- Popo Larreren desagerpenaren itzalak, 40 urte geroago