Prezioak azkarki emendatzen zirela aspaldi oharturik gira, baita hainbatetan aipatu ere bai. Horri begira, okinek ere urtarilaren 23an manifestatzera deitua dute. Bena inflazio hori nuntik horra den ikusteko Xabi Larralde ekonomia irakaslearengana joan zaiku ximun:
Eguberriko axuri merkatuaz eta beste ari zaigu Peio Quihialt Axuria kooperatibaburua
Gure hondarkinen bereziketan aldaketak badira urte hastapen huntan. Euskal Hirigune elkargoaren xedez, bereizten ditugun hondarkinen kopurua handituko da. Oraindik aintzina birziklagarriak diren hondainak nahas mahas botatzen ahalko dira, zakarrontzi zakurik gabe. Marga Forestier-k xehetasunak bildu ditu Maia Echeverria, Bil ta Garbi sindikatuko bereizketa ahokulariarekin:
Biarritzeko « Soinudun liburutegia »k edo « Bibliothèque sonore » delakoak aurten 40 urte betetzen ditu. Irakurtzeko autonomiarik ez dutenei zuzendua den liburutegi berezi bat da eta audio liburuak proposatzen dira bertan , « Ahots emaileen » elkartekoekin mintzatu ahal izan gara.
Euskal Herriko mendiko sindikaten batasunak, (Baigorriko, Oztibarreko, Xiberoko eta Garaziko sindikatak biltzen dutuanak) Olhetaz diagnostika lan bat egin berri du. Egunko olhen egoera baten argazki baten egiteko, jakiteko non izaten ahal diratekean beharrak. Orotara 240 bat dira erabilirik egunko egunean. Nathalie Jaury misio ardüradünak lan hori presentatzen deikü Iulen Guiresse-n mikroan
Aste huntan Peio Etxeberri-k, Antton Abadia Urrustoi aipatu digu: “Euskarari eta euskal naziotasunari biziki atxikia zen”
Gaurkoan ELKAR argitaletxearen Eskafandra bildumaren 7garren liburuarekin interesatuko gara. “Maskulinitateak” du izena, eta Ane Garcia Lopez soziologa hondarribiarrak euskaratu egin duen lana izaki, lehen aldiz,‘maskulinitate hegemonikoaren’ kontzeptua jasotzen duen ikerketa lan hau euskaraz irakurtzeko aukera ematen du. Baita eztabaida eta gogoetarako eman ere. Ane Garcia Lopez, liburu honen itzultzailearekin hitzegiteko aukera izan du Aitor Errazkin Basurko lankideak.
Berotzeko edo suko egurraren salmenta azkarki emendatu da 2022-an. Egurra aterabide merkeagoa bilakatu da energiaren prezioaren emendaketaren parean. Jakin behar da ere, 50 eta 200€ arteko diru laguntza eskeintzen duela Frantziako gobernuak, egurraren bidez etxea berotzen dutenentzat. Salmentaren gorakadaz mintzatu da Kriztof Arotzarena Sugarai koperatibako Peio Harluxetekin
- “Artzain mundua desagertzen bada menditik, Euskal Herriko mendiak ez dira Euskal Herriko mendiak izanen, ez du balio ametsik egitea”
- Eguberri kantuz: Hiruri taldea
- Eguberri kantuz: Cumbian' Bero taldea
- Réau-ko presondegitik Martutenekora, 840 kilometroko bizikleta martxa egiten ari dira 7 Billabonatar
- "Fusio nuklearraren aurkikuntza honetan lortu dena, urrats bat ematea izan da"
- "Mendietako elkarbizitza oraindik lantzekoa da"
- "Irulegiko eskuaren garrantziaz"
- Eguberri kantuz: Etxetaburu
- Ipar Euskal Herriko saskibaloi jokalari hoberenak Hazparneko Mendeala gela elkartuko dira asteazken hontan