Katakrak argitaletxearen "Puta zikinak" liburuaren kontra oldartu da CAPP Collectif Abolition Porno Prostitution kolektibo feminista Baionan, Elkar liburudendan. Juno Mac eta Molly Smith idatzi liburuaren azalak urratu eta «Prostituzioa: bezeroak, bortxatxaile hiltzaileak» dioten eranskailu batzuk ezarri dizkiete. Sexu langileen lekukotasunak biltzen ditu lan horrek. Katakrak argitaletxeak ekitzan salatu du, eta agiri baten bidez adierazi duenez «prostituzioaren aldeko eta kontrakoen arteko eztabaida, ez litzateke bide horretatik garatu behar».
Liburu berria aurkeztu du Eguzki Urteaga soziologoa eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakariak: “La politique d’enseignement supérieur au Pays Basque” (L'Harmattan argitaletxea). Lan honen bidez Ipar Euskal Herrian campus propioa garatzeko jorratu den ibilbidea aztertu du Urteagak. Bere erranetan, UPPA Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak, eta Euskal Hirigune Elkargoak, bakoitza bere aldetik, bide paraleloak egin dituzte erronka horri ekiteko. UPPAk 4.000tik 8.000 ikaslera emendatu nahi ditu Baiona eta Angelun dituen kanpusetako ikasle kopurua. Horretarako, 30 milioi euroko aitzinkondua ukanen du egitasmo hau burutzeko. Hirigune Elkargoak bere aldetik, 2025 urterako, 10.000 ikasle nahi lituzke goi ikasketak egiten. Horretarako ikasketa eskaintza handitzea eta lurralde orekari buru egitea nabarmendu dute. Hori dela eta, Xiberoan, erraterako, hiru urteko diplomatura bultzatuko du, UPPA-rein batera. Gaian sakontzeko parada eskaintzen du Eguzki Urteagaren azken lan honek.
Joan den abenduan hartu zuten deliberoa, kide eskasia eta kideen denbora eskasak eraginik. Azken urteetan egoerak hobera egin du Atharratze eta Barkoxen, haatik mediku eskasa nabari da oraino Maule-Lextarren. Preseski, mediku horiek ziren Xiberoako osasun langileen batzordearen eramaile nagusiak. 2019an sortu zuten, eta hirurogei partaide biltzera iritsi ziren. Desegiteko deliberoa iragan urte hondarrean hartu zuten, eta hilabete honetan, ororen buru, elkarteko hiru idazkariek beren tokia utzi dute. Max Dalier farmazialari ohia eta batzordeko azken arduradun izandakoa:
Europar Batasunak, Nekazaritza Politika Bateratuaren bidez, laborariei dirulaguntza garrantzitsua eskaintzen die, eta 2023-2017 eperako, aldaketa andana zehaztu ditu. Bi aldaketa nagusi aipatzearren, 'laborari aktibo' deritzonak bakarrik galdegiten ahalko dute laguntza, eta ondorioz, erretretan diren laborariak NPB-tik kanpo geldituko lirateke. Bestetik, 'eko-erregimen' delakoen figura sortu dute, eta zuzeneko ordainketen aurrekontuaren % 25, gutxienez, erregimen ekologiko horiei emanen zaie. Helburua litzateke klima eta ingurumena errespetatzen dituzten laborantza-jarduerei pizgarri handiagoak ematea. baita animalien ongizatea hobe zaintzen dutenei ere. Apirilaren lehenetik, laguntzen eskaerak www.telepac.agriculture.gouv.fr webgunearen bidez egin daitezke jada. Gaiaz mintzatu gara David Etxekopar Barkoxeko laborariarekin.
Ilargi Kooperatiba sortu dute merkataritza saileko bi ikaslek Etxepare lizeoan. Helburua? Merkataritza zirkularra sustatzea, ordenagailu zaharrak berriz salduz, ahalmen urriko familiei. Hortarako Bilboko Elkartenet elkarteak emandako hamaika urteko ordenagailu zaharrak berreskuratu dituzte. Elkarnetek, Txikilinus logiziel edo programa instalatu die, haurrei zuzendua eta euskaraz. Orain Etxepareko ikasleen ahalegina haien saltzea izanen da, Herri Urratseko haurren xokoan atzemanen dituzue.
Generoaren gaia ardatz harturik, hamaika kantu bildu ditu Maialen Errotabeherek, Animus Anima deitu duen bere estudioko laugarren lanean.Animusa oharkabeko arketipo bat da, emazteek gizonen inguruan duten irudi gisa agertzen dena, edo emazteek barnean duten izate maskulinoa biltze duena. Anima, aldiz, gizonek emaztei buruz duten oharkageko irudia, edo gizonek bere baitan duten alderdi femeninoa litzateke. Artista lapurtarrak aspalditik zuen gai hori lantzeko gogoa; hain zuzen, lan berri horretaz baliatu da, beste artista eta autore batzuekin gaiaz hausnartzeko. Hala bada, hainbat artisten parte hartzea ukan du, kantuen letrak idazteko. Horien artean dira: Maddi Zubeldia, Xabaltx, Itxaro Borda, Rebecca M’Boungou, Odei Barroso, Argitxu Errotabehere, Txuma Murugarren edo Aguxtin Alkhat.
Frantziako Pilota Federazioak antolatu esku huskako txapelketetan, A mailan Luis Sanchez nafarra izan da garaile, eta B mailan, Inhar Ugarte bizkaitarra. Mugarik gabeko izpiritua garatzeko mementua dela erran digu Inhar Ugarte txapeldunak. Erran behar da Ugarte izan dela lehen pilotaria, Espainiako Pilota Selekzioan aritzeari uko egin diona, Euskal Selekzioan aritu ahal izateko. Bere aurtengo garaipenaz, eta aste buru honetan hasiko den binakako txapelketaz mintzatu da Inhar Ugarte Euskal irratietan.
Euskararen eta euskalgintzaren egoera kritikoa plazara eramanen du Euskal Konfederazioak, apirilaren 22an Baionan eginen duen manifestaldiarekin. Baxoa hiru asteren buruan abiatuko da eta Seaskak ez daki oraindik brebetako eta baxoko hainbat ikasgai euskaraz pasatzen ahalko dituzten ikasleek. AEKk 30.000 ordu klase eskainiko ditu 1.400 helduri euskara ikasi edo hobetzeko. Baina hortara heltzeko, langileak egoera prekarioan ari dira lanean. Uda Leku aisialdi zerbitzuak arazo ekonomiko larriak ditu, ez baititu behar baliabideak erdiesten. Euskal hedabideak frantses hedabideak baino kopuru askoz apalagoan lagunduak gira. Guzti hori salatuko da apirilaren 22an Baionan. Azterketak euskaraz, euskarari trabarik ez eta euskarak bizi behar du izanen dira lema nagusiak.
Salaketa ezarri dutenen artean da Aurélie Albert. Badu hamar urte suhiltzaile bolondresa dela Kanbon, haatik azken hiru urteak gaizki iragan dira kasernako buru berriarekin. Gainera aste honetan jakin du bolondres kontratua ez zaiola berritua izanen, Alberten iritziz «gehiegizkoak» izan diren bi zigorren kontura. Erabaki hori auzitara eraman du beraz. Urtarrilean jada beste salaketa bat pausatu zuen, jazarpen morala eta ele homofoboengatik. Jakin behar da beste bi suhiltzaile bolondresek ere auzitara jo dutela ere kaserna buruaren kontra.
- Idortearen aitzinean, laguntzak galdegin ditu FDSEAk laborari ororentzat
- Hamar urtez ia bi milioi bideratu ditu Errigorak, nafar hegoaldean euskalgintza bultzatzeko
- Mobilizazio andana atzo Ipar Euskal Herrian, emazteen askapena helburu
- Bi postu erdi galtzear, Makea-Lekorneko eskola publikoan
- Basaburuko eskola zaharraren geroak, eztabaida piztu du Ezpeletan
- Emazteen askapena aldarri Martxoaren 8an, Ipar Euskal Herrian
- Kolaketa feministen fenomenoa Iparraldera heldu da
- Paul Urkijoren 'Irati' filmak, errekorrak hautsi ditu bere estreinaldian
- Luis Sanchez, trinketeko esku huskako txapeldun berria