Hirugarrenez jantzi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela Maialen Lujanbio Zugasti hernaniarrak. Aurten, 2009ko eta 2013ko buruz burukoaren argazki berdina ikusi da, Amets Arzallusekin aritu baita aurten ere. Erakustaldia eman du hasi eta buka, eta 2.240 puntuak dira horren erakusle. Iñaki Muruak jantzi dio txapela txapeldunari. Goizberri saioan izan da Maialen Lujanbio; txapelketa eta finaleko bilana egin dugu harekin.
Abenduaren 13an piztu zen krisia Perun, Pedro Castillo presidentea kargugabetu eta atxilotu ondotik. Gertakariak goiti behera ezarri du herrialde osoa. Besteak beste, errepide eta aireportu anitz hetsi dituzte, eta bertan ziren atzerritar anitz blokaturik gelditu dira. Horien artean da, Elaia Hegi Gorostiaga lapurtar gaztea. Arequipa hirian da, elbarrituendako eskalada ikastaro bat egiten.
Onetik sozietateak hartuko du CLPB esnetegiaren eta Aldudeko gasnategiaren segida, Baionako Merkataritza Auzitegiak horrela deliberaturik. Beñat Saint-Esteben, Berria kooperatibako lehendakariak xehetasunak eman dizkigu Goizberri saioan.
Euskalgintzaren Kontseiluak idazkari nagusi berria izango du, Idurre Eskisabel Larrañaga. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon hartu zuen kargu berria, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian. Goizberriko goñita izan da.
Lurra, betoinaren kontra. Bouygues Immobilier promotorearen Angeluko egoitza lurrez eta lastoz bete du Ostia kolektiboko ekintzaileek, iragan abenduaren 18an. Kanboko Marieniako lurretan 94 etxebizitza eraikitzeko proiektua salatu dute horrela. Proiektu horrek «herritarren beharrei baino, logika kapitalistari ihardokitzen diola» gaitzetsi dute, eta obrak hasten badira oztopatu eginen dituztela: « etoina ezartzen badute, guk lurra ezarriko diegu».
Iheslari, deportatu, preso politikoen, eta haien senideen bizipen eta erronketaz hitzaldia antolatu zuten Xuti Gaztekoek Uztaritzeko Hitzopen gaztetxean. Bi burasoak preso ezagutu dituen Irati Esparza Guimonen lekukotasuna bildu dugu.
1500 euroko isuna gibelapenarekin bakoitzarentzat : hau da Anne Kayanakis prokuradoreak eskatu duena 9 bake artisauentzat. 150 bat pertsona bildu dira auzitegi aitzinean, gutti batzuk ez dute sartzeko parada ukan. Urtarrilaren 26an jakinen da erabakia, eta auzia bukatu bezain laster, Anne Marie Mendiboure abokatuarekin, Anaiz Funosas Bake Bideako buruarekin eta Alice Leiziagezahar auziperatuarekin mintzatu da Ihintza Arrieta:
Lehenengo aldiz, euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Miren Azkarate kazetariak liburu batean. “IKUSEZINAK, erbesteratuen haurrak” liburuan, 8 lekukotasun edo testigantzak jasotzen dira. Hauen artean, Ihintza eta Haitz Aldana, Anai-arreben lekukotasunak jaso dira. Angel Aldana, haien aita bizitza guztia erbestean ezagutu zuten, Haurrak zirela, euskal herritik milaka kilometro bidaiatu behar izan zuten aitarekin egoteko. Aitor Errazkin lankidea, Ihintza eta Haitz Aldanarekin hitzegin du
« Kontrako iritzia » Marie Josée Mialocq Arbonako auzapezaren proiektuarentzat. ETXETA lotizamenduaren aferaren azken gorabeherak dira. Inkesta publikoa egin duen inkestagileak ez du bat egin MECDU izeneko dokumenatuarekin. Argibideak Marga Forestier-rekin:
- Goiz berriko gonbidatua: Txomin Poveda (22-12-15)
- 13.000 lagun bilduko dira Nafarroa Arenako Bertsolari Txapelketaren finalean
- Goiz berriko gonbidatua: Jean Pelle Iriart "Lurralde antolaketaz"
- Historia kronika: Peio Etxeberri "Kandido Saseta Etxeberria"
- "Mementu honetan, bronkiolitisa piko-pikoan da"
- Bake bidea: Blokatze eguna zilegi zela erakutsiko dute Akizen
- ”Leku eskasagatik, buraso batzu bortxatuak dira beren haurren harrera beste hizkuntza batean egitea”
- Txomin Peillen idazle eta euskaltzalearen heriotzaz: Jean Louis Davanten lekukotasuna
- Lurzaindia, fundazioa bilakatzen da