Ipar Euskal Herriko etxaldeen segida aztergai, Departamenduko Laborantza Ganbaran. 55 urtetik goitiko laborarien itzulia egin dute Xiberoa, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri eta Errobi eskualdeetan, besteak beste. Bildutako emaitzek diote, erretretara hurbiltzen diren laborarien erdiak ez duela segidarik ukanen. Beste aldean, aldiz, gazte anitzek zailtasunak dituzte etxalde bat eskuratzeko; izan ere, etxaldeak familiakoa ez de norbaiti uzteko uzkur dira gehienak. Ikerketaren berri hartu dugu Goizberri saioan, Patrick Etxegarai, Departamenduko Laborantza ganbarako lehendakari-ordearekin.
Gaitzeko arrakasta biltzen ari da aurten ere Olentzero Parkek. Ehunka haur loriatu dira Hazparneko Mendeala gelan, puzgarri, marrazki, asto gaineko ibilialdi, tranpolin edo ibilbide akrobatikoarekin. Hori gutxi balitz, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ukan dute haurrek iragan asteazkenean.
Motxiladun haurra, buraso bat edo biak presondegian dituen haurra da, eta agiri hortan, beren bizipenak partekatzeaz gain, preso politiko baten haurra izatea ez dela bakarrik bisitendako bidai luzeak egitea azpimarratu dute. Irati Esparza Gimont, Baionarra da, eta bere bizipenak kondatzea onartu du.
Laborarien erretreten legezko aldaketak, ez du etxalde txikietako erretretak sobera hukituko. Erretreta saria neurtzeko azken 25 urteetako irabaziak kontuan hartzen zituen, baina LR eskuin kontserbadoreak 25 urte hoberenak kontuan hartzeko lege proposamena egindu. Alta, etxalde txikienetan ez da goiti beheti handirik urtez urteko irabazien bataz bestekoan. Ondorioz, aldaketak bereziki urte batetik bestera aldaketa handiak dituzten laborantza arloei eraginen die, zereal ekoizpenari, zerri hazkuntzari edota mahastigintzari kasu. Xehetasunak Inhar Iraizotzekin:
Hirugarrenez jantzi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela Maialen Lujanbio Zugasti hernaniarrak. Aurten, 2009ko eta 2013ko buruz burukoaren argazki berdina ikusi da, Amets Arzallusekin aritu baita aurten ere. Erakustaldia eman du hasi eta buka, eta 2.240 puntuak dira horren erakusle. Iñaki Muruak jantzi dio txapela txapeldunari. Goizberri saioan izan da Maialen Lujanbio; txapelketa eta finaleko bilana egin dugu harekin.
Abenduaren 13an piztu zen krisia Perun, Pedro Castillo presidentea kargugabetu eta atxilotu ondotik. Gertakariak goiti behera ezarri du herrialde osoa. Besteak beste, errepide eta aireportu anitz hetsi dituzte, eta bertan ziren atzerritar anitz blokaturik gelditu dira. Horien artean da, Elaia Hegi Gorostiaga lapurtar gaztea. Arequipa hirian da, elbarrituendako eskalada ikastaro bat egiten.
Onetik sozietateak hartuko du CLPB esnetegiaren eta Aldudeko gasnategiaren segida, Baionako Merkataritza Auzitegiak horrela deliberaturik. Beñat Saint-Esteben, Berria kooperatibako lehendakariak xehetasunak eman dizkigu Goizberri saioan.
Euskalgintzaren Kontseiluak idazkari nagusi berria izango du, Idurre Eskisabel Larrañaga. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon hartu zuen kargu berria, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian. Goizberriko goñita izan da.
Lurra, betoinaren kontra. Bouygues Immobilier promotorearen Angeluko egoitza lurrez eta lastoz bete du Ostia kolektiboko ekintzaileek, iragan abenduaren 18an. Kanboko Marieniako lurretan 94 etxebizitza eraikitzeko proiektua salatu dute horrela. Proiektu horrek «herritarren beharrei baino, logika kapitalistari ihardokitzen diola» gaitzetsi dute, eta obrak hasten badira oztopatu eginen dituztela: « etoina ezartzen badute, guk lurra ezarriko diegu».
- Euskal errepresaliatu politikoen bizipenak aipagai Uztaritzen
- Prokuradoreak 1.500 euroko isuna eskatu du gibelapenik gabe akusatuentzat tren zerbitzua blokeatzeagatik
- "Aita ikusten genuen urtean behin hiru hilabetez, ez dugu harreman hori ukan amarekin izan dugun bezalakoa eta hori gogorra egiten du bereziki nerabezaroan"
- Arbonan, Etxeta etxe multzoak beste "kontrako iritzi" bat jaso du
- Goiz berriko gonbidatua: Txomin Poveda (22-12-15)
- 13.000 lagun bilduko dira Nafarroa Arenako Bertsolari Txapelketaren finalean
- Goiz berriko gonbidatua: Jean Pelle Iriart "Lurralde antolaketaz"
- Historia kronika: Peio Etxeberri "Kandido Saseta Etxeberria"
- "Mementu honetan, bronkiolitisa piko-pikoan da"