Deux-Sèvres departamenduan, urtegi erraldoi baten kontrako mobilizazioa izango da asteburu honetan. Inguruentzako desmasia "erraldoiak" salatzeko mugimendua aspaldian hasia da bainan uda honetako idorteekin indartu dira.
Maika Etxekopar antzezleak hilabetero bere kronika proposatzen du Goiz Berri saioan.
Aldi honetan, kronika egite ariketaz hortaz aritu zauku, asteazkenez beretik espakapatzen zaizkion hitz eta gogoeta horiek, egun zonbaitez bere "parte bat galdu balu bezala senditzen" delarik.
Energia prezioak gora ta gora joaiten dira bainan mozkinen prezioak hainbeste goratzen ote dira ? Galdera horri "ez" erantzun du Mauleko Ithurralde okindegiko Jean Mari Jauregik. Alta energia 3 aldiz kariago pagatu behar du. Orai arte, urtearentako 20.000 euroko faktura zuen, ondoko urterako 60.000 eurokoa aurreikusten du. 6 hilabeterentako prezioak ber heinean atxikitzeko asmoa du, haatik hartu gei zuen langile berria ez du hartuko.
Horri nola buru egin gei duen jakiteko bere gana joan da Ximun Uthurralt.
Kanbon, Marienia lurretan iragan den okupazioaren bilana egin dugu goiz huntan gure bi gomitekin. Hartzea LopezOSTIA sareko kidea eta Jeanine Beyrie kanboar eta Nahi Dugun herria taldeko kidea da.
Hiru eguneko mobilizazioaren ondotik zein diren perspektibak ere aipatu diguzte Marga Forestier-ren mikroan :
Eta okupazio asteburuan ere 700 bat pertsona eta 70 traktore hurbildu zen Kanbora manifestatzera, Marieniako lurren eraikigaritasuna salatzeko. Bertan genuen Artzen Letona. Manifestaldira hurbiltzera zerk motibatu dituen galdegiten ibili da manifestariei :