Bidarteko Estia eremuan kokatua da Sophia Genetics enpresaren eraikin berria eta horko buru da Jurgi Camblong angeluarra. Egoitza nagusia Suitzan duen start-up honetan, minbiziaren eta eritasun genetikoen ikerkuntzan ari dira lanean. 720 ospitalekin lan egiten dute, 70 herritan. Goiz Berrira gomitatu dugu Jurgi Camblong, zurekin duzu Ihintza Arrieta:
Azterketen gaia izanen da heldu den ikasturtean ere borroka nagusietarik bat ikasturte berrian, Seaskarentzat. Euskaraz egiteko eskubidea eta batez ere baxoan ere urrats berriak emaitea. Uztaila bukatzear dela eta, ikaskurte berriari begira pundu bat egin dugu Peio Jorajuria Seaskako lehendakariarekin:
30 bat egoiliar dira momentuz Baionako Ariztia erresidentzian. Seaskak sasoilarien zerbitzurako antolatu duen egoitza da, ikasturtean zehar ikasleen barnategia dena. Bi langile dira bertan lanean, eta bisita bat egin dugu uda nola doan jakiteko. Langileetarik bat da Elixabet Etxandi
PP alderdia nagusitu da Espainiako hauteskundeetan, bainan gobernatzeko aukera gutirekin. PP, VOX eta UPN alderdien artean 170 aulki dituzte, eta, gutxienez, 176 behar dira gehiengo osoaren eskuratzeko. Ezkerrak 153 diputatu ditu: Sozialistek 122 eta Sumarrek 31. Beraz, Pedro Sanchez-ek Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako alderdi abertzaleen babesa beharko luke presidente karguan segitzeko. Andoni Lizeaga Euskadi Irratiako kazetariarekin emaitzak aztertu ditugu
Burutik zangoetara babesturik agertu dira hiru pertsona, kutsaduraren ondorioz laster hola mainatu beharko dela irudikatzeko. Ekintzan parte hartu duen Luxi Detxartekin mintzatu zira Ihintza Arrieta: