Eusko Barter aztertu dute udako ikastaroetan

Eusko Barterra. Kontzeptu biziki abstraktua da, mugaz gaindiko udako ikastaroetan, atzo arratsaldean (asteartea) Baionan aipagai nagusietarik bat zena. Moneta edo diru funts birtual bat litzateke, enpresa eta eragile ezberdinen artean martxan izanen litzatekeena, tokiko ekonomia garatzeko. Gaia hobeki ulertu nahian, Eusko Barterraren inguruan ikerketa burutu duen Xabi Larralde ekonomialariari eta Olatukoop-eko Beñat Irasuegiri galdegin diegu Barterra zer den esplika diezaguten :

Goiz berriko gomitak ziren Xabi Larralde eta Beñat Irasuegi, haiekin egin elkarrizketa entzungai izanen duzue euskal irratien webgunean.

Parcoursup aipagai Jaki Agerre Baionako Etxepare lizeoko orientatzailearekin

Parcoursup-eko azken fasea bukatu da uztailaren 7an eta Frantziako erakaskuntza ministeritzak jakinarazi du oraino gazteak badirela lekurik gabe direnak. Gai huntaz baliatu gira jakiteko nola den egoera Baionako Etxepare lizeoan.  Terminaleko orientazioaz arduratu den Jaki Agerrekin solastatu gira

Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten ibili dira uda hastapenean zehar. Ateak Ireki egitasmoaren baitan, 16 eta 25 gazteek lehen aldiz edo berriz ere haien arbasoen herrialdea ezagutzeko aukera ukan dute, hiru astez Euskal Herri osoan ibili baitira.  Gavin Jean-Baptiste Iribarren, Kali Kester eta Sam Walker gazteekin mintzatu da Aimar Lopez, Estatu Batuetan euskaldun izateari eta Ateak Irekin bizi duten esperientziari buruz.

“Galdera batzuk badira mahastigintzaren geroaz aski ilunak”

Iñaki Etxaniz eta Frederique Espagnac Frantziako diputatuek jakinarazi dute gutun bat igorri diotela laborantxako ministeritzari Irulegiko mahastiak Mildiou eritasunaz gune kaltetua ezagutua izan dadin. Ximun Bergouignan Irulegi sormarkako kidearekin, bizi duten egoera aipatuko dugu. 

 

"Lur & Itsas" afaria Ziburun

Heldu den ostiralean, uztailaren 21ean, Ziburuko hiriak Lur & Itsaso afari bat antolatuko du, Idoki laborariekin eta Pleine Mer elkarteko arrantzaleekin partaidetzan. Paradaz baliatu da Ihintza Arrieta, Eneko Aldana Ziburuko auzapezarekin mintzatzeko eta bide batez Ziburun estrenatu berri den kiroldegiaz ere galdegin dio: