Goiz berriko gonbidatua: Jean Pelle Iriart "Lurralde antolaketaz"
Aste huntan Peio Etxeberri-k, Kandido Saseta Etxeberria aipatu digu
Bronkiolitisa epidemiagatik, 25 haur ospitaleratuak dira Baionako Ospitalean. Erran behar da hiru epidemiari aurre egin behar diotela pediatria zerbitzuan. Plan Xuria aktibatu dute oheak gehitzeko. Marga Forestier mintzatu da ospitaleko pediatra batekin:
Orotara 20 ekintzaile epaituak izango dira uztailaren 23ko ekintzan hainbat garraio bide blokatzeagatik. Ostegun huntan, Akizeko auzitegian, trein bidean beren burua lotu zuten 9 ekintzaile auziperatuko dira. Hauen defentsan arituko diren 4 abokatuetarik bat da Arantxa Ihidoi. Marga Forestier-rekin mintzatu da:
”Leku eskasagatik, buraso batzu bortxatuak dira beren haurren harrera beste hizkuntza batean egitea”
Euskara hutsean ari diren haurtzaindegi eta haurtzain etxeak elkartzea deliberatu dute. Biarritze, Hendaia, Baiona, Angelu, Maule, Lakarra, Ziburu, eta Azkaineko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak Konkolotx deitzen den elkartea sortu dute. Adin tarte hortako haurren % 5 bakarrik ari dela euskaraz hutsean salatzen dute, baina bereziki, den galdeari erantzunik emaiteko ahalik ez dutela azpimarratzen dute. Elkarrekin, podere publikoen aintzinean indar gehio izaitea espero dute. Girekin izan dugu Leire Bidart, Lakarrako haurzaindegiko arduraduna eta Konkolotx elkarteko idazkaria