« Izan handi edo ttipi, herri guziek ber zerbitzua ukango dugu »

Herriko etxeentzat webgune helgarriak eta ingurumenerako hobeak egiteko tresna bat sortu du elkargoak : ElgarWeb dispositiboa. Pertsona elbarrituei egokitua da eta guttiago kutxatzen duen web orrien sortzeko egina da. Daniel Olzomendi elkargoko hautetsiarekin mintzatu da Marga Forestier:

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-10-31)

Anonyme Popular, Keu Agirretxea, TOC, Feelingless, Weyes Blood, Compagnie Rassegna, One Rusty Band, The Valkyrians, Svaneborg Kardyb, Moundrag, Inclination, Cabal.

 

"Ordezkapen handia hor da, ez batere beltzek edo musulmanek egiten dutena, bainan bai kapitalista eta burgesena"

Entzulearen Iritzia: Juse Thiry (21-10-28) 

Ordezkapen Handiaren teoriaz aritu da aldi honetan Juse Thiry iritzi emailea, Renaud Camus eskuin muturreko idazlearen teoriatik abiatuta, "egiazko ordezkapen handia etxebizitzan" agertzen dela, eta "kapitalistek eta burgesek kentzen dituzten etxebizitzak" direla problema nagusi.

"Pilota mundialean arima berezi bat bada, giro goxoa da"

Finalen eguna da ostiral hau Pilotako Munduko Txapelketan. Euskal Irratietan, trinketeko 4 zuzenean eskainiko dizkizuegu. Eta menturaz, horietako bitan ariko da Battitta Ducassou. Esku huska trinketean erreferentzia bat, dudarik gabe, munduko txapelduna buruz buru goiz huntako finala aintzin hasteko, baina xapela arraberritzeko xantzekin. Mundial hau etxean, nola bizi izan duen, txapela arraberritzeko aukerak, euskal selekzioa... hainbat gaietaz galdeginen dio Olatz Idoatek.

Ez ahantz gaur trinketeko 4 finala zuzenean eskainiko ditugula
- 11.30 tan xarekoa, ondotik Esku huska buruz buru
-16.00tan paleta gomazkoa nesketan 
- 20.30 esku huska binazka

Lehen urrats bat, euskal selekzioarentzat

Pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiatzeko parada ukanen dute. Madrilen adostu dute legea EAJk eta alderdi sozialistak eta horri esker, euskal selekzioaren izenean aritzen ahalko dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako pilotari eta surflariak, nazioarteko txapelketetan.

Martxel Toledo, ESAITeko kide ohiarekin eta Mikel Larralde, Endaiarrak pilota batzordeko presidentearekin mintzatu da Ihintza Arrieta. Zuhurtziaz hartzekoa baina berri ona da Martxel Toledorentzat.