Xiberotarren « meza » handia igantean !
Urdiñarbetarrak 24 urteen ondotik pastorala emaiteko partitü ziren. Eta ez zoinahi ! Herritar gazte batek Maddalena eta Jean Ziboztarren historia haütatü beitzüen. Maritxu Negelua-k lehentze pastoral bat idazten züan eta jüstoki gure goiz berriko kümita date egün. Behatzen dügü azken mustrakan Inexa Decung-en mikroan:
Aste honetako Doinuen Plazatik emankizunean Sara Iriarte Lasa kantari eta musikaria izan da Aimar Lopezen gomita. Bost kanturen bitartez, Sararen bizitza eta sorkuntza ibilbidea ezagutzeko parada ukan dugu. 22 urteko gaztea Kattalin eta Nenufarrak taldeko kantari eta pianista da, baina hori baina askoz gehiago ere badela ikasi dugu.
Aste hastapen huntan, Emmanuel Macron Frantziako lehendakaria Kaledonia Berrian egon da. Eta ez da udako bisita sinple bat izan. Battitta Boloki kanakian egon zen. Eta hango harat hunat hurbiletik segitzen ditu. Goizberrira gomitatu dugu
Harrigarria laugarren saio honetan gertatutakoarekin, Etxepare lizeoko ikasle ohi eta lagunak garaile 38 pundurekin, ondorioz Ziburu eta Donostiko taldek haien finaleko lekua gatzen dute eta Uruñko anai arrebek bigarren lekura pasten dira. Zorionak Larresoroko Lumari, Itxasuko Joana eta Senpereko Unai, ea atxikiko duten leku horri ikusten duzuten bezala dena gerta daiteke Udan bai jokoan. Eskerrak ere parean zituzten Antton eta Beñat Hazpandarreri eta Urketako Juleni parte harturik 27pundurekin. Oroitarazteko pundu gehiena egin dutenak finalean izanen ditugu. Herri elkargoako turismo sailak eskeinitako 1500€rekin irabazleentzat eta 500€ bigarrenentzat.
Ez da autobusik izanen goizetan, bai aldiz arratsaldeko 2etatik landa, goizeko 4ak arte, Baionako bestetako joan etorriak segurtatzeko. Konfiantza galdu dutela zuzendaritzarengan diote langileek, beste aldean ez dute ulertzen zergatik orain heldu den greba hori. Ihintza Arrieta: