Deux-Sèvres “méga-bassines” edo ur-erreserben kontrako mobilizazioak

Joan den asteburuan milaka pertsona bildu dira Deux-Sèvres “méga-bassines” edo ur-erreserba batzuen kontra! Asteburu osoan, Frantzia guziko jendea bildu da ur-erreserba proiektu baten geldiarazteko. La Rochelle eta Poitiers artean den Saint-Soline herrian poliziarekin istiluak gertatu dira. Artzea Lopez Arana han zen eta bere lekukotasuna eskaini dauku. Galdegin dakogu xuxen zer diren ur-erreserba horiek:

 

Goiz berriko gonbidatua: Allande Errezarret "Xiberoko botza irratiak 40 urte"

Xiberoko botza irratiak larunbat hontan 40 urte ospatzeko pesta handia antolatzen du Muskildin.
Pestaz gain irratiaren egoera eta erronkak aipatzen ditu Allande Errezarret irratiburuak:

 

Bidaxuneko lurrak eta erainika fiteegi salduak izan direla dio Lurzaindiak

Bidaxunen 65 hektareako lurra eta eraikin bat saldu ditu SAFER-ak miliun bat eurotan. Eroslearen perfilak eztabaidak sortzen ditu: kurtsetako zaldiak hezten dituen paristar bat. Bidaxuneko auzapezak dio karioegi zela laborari batendako. SAFER-ak erantzuten dako aspalditik jakinean zela herriko etxea eta ez duela deus egin. Galdegin dakogu Dominique Ameztoy Lurzaindiako presidenteari zer den elkartearen posizioa. ELgarrizketa entzuten dugu Antton Castoreorekin. (Argazkia: kazeta.eus)

« Nik uste dut Cesta Puntak irabazi duela azkenean »

Finala ederra jokatu zuten euskaldunek larunbat huntan Miarritzeko jai alaian. Espaniaren kondu ari ziren hego euskal herriko lau bikote lehiatu dira neska eta mutilen sailan. Mutikoetan, Aritz Erkiaga bizkaitarra eta Imanol Lopez gipuzkoarrak jantzi dute txapela hiru jokaldiren buruan (15-9, 9-15 eta 10-2). Mintzatu gira bi garaileekin, eta entzunen dugu finalera iritsi den Iñaki Goikoetxea ondotik :

 

« Izan handi edo ttipi, herri guziek ber zerbitzua ukango dugu »

Herriko etxeentzat webgune helgarriak eta ingurumenerako hobeak egiteko tresna bat sortu du elkargoak : ElgarWeb dispositiboa. Pertsona elbarrituei egokitua da eta guttiago kutxatzen duen web orrien sortzeko egina da. Daniel Olzomendi elkargoko hautetsiarekin mintzatu da Marga Forestier: