Lurrama, Laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. « Mendiguneak bizirik ! » hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira. Hitz orduaren gazaita Cyrille Marlin Bordaleko geografo eta pasai antolatzailea izanen da. Mendia eta laborarien arteko harremana azterten saiatuko dira mintzaldien bitartez, bai eta gaur egun mendian diren praktika ezberdinak. Iñaki Berhokoirigoin presidentea gurekin dugu
Asteburu huntan Lurrama laborantxa herrikoiaren besta Miarritzera itzultzen da. Horren karietara egunero pesta horren aspektu desberdin bat aipatazen dautzuegu. Gaur, urtero antolatzen den Xefen bazkaria aipatuko dugu. Antton Castoreo mintzatu da Txomin Elosegirekin:
Aste guzian LURRAMAren aurtengo edizioa aurkeztuko dizuegu kronika ezberdinen bidez. Astelehen huntan, hasteko, Miren Ariñordoki Lurramaren antolatzaileetariko kidea entzunen dugu. Egitarau eta antolaketa orokorra aipatu dio Marga Forestier-ri:
Azaroaren 25 eta 26an iraganen da urteroko Hazkurri Bankuaren bilketa handia supermerkatu eta denda handien ateetan. Baina Euskal Kostako Hazkurri bankuak bere urte osoko aktibitatea ez du bilketa horri esker bakarrik egiten. MESA dispositiboa berriz piztea erabaki dute, tokiko enpresen engaiamendua eskatzeko. Marga Forestier-k gehiago jakin du Filgi Claverie-rekin:
Biriatuko San Martin besten arira, 520 lagunendako Tripotx afaria prestatu dute. Hitzordua ostirala hontan eta afarirako txartel guztiak saldu dituzte. Afari honetarako tripotxak, Urruñako Camino Berri sagardotegi-Jatetxean prestatzen dituzte, 1500 tripotx inguru, 200 kg baino gehio. Afarirako tripotxak prestatzeko, 8 lagun hiru egunez lanean ibili dira. Pierre Ibarburu, Urruñako Camino Berri jatetxe-Sagardotegiko nagusiarekin hitzegin dugu