Faltsukeriagatik epaitua izan da Michel Etxebest Mauleko auzapez ohia

5000 euroko isuna, erdia gibelapenarekin, eta enpresa bat kudeatzeko debekua urte batez. Hara zer galdegin duen prokuradoreak Michel Etxebest Mauleko auzapez oiharen kontra. Auzia Paueko auzitegian iragan da astearte honetan. SEM egiturako administrazio kontseiluko presidente zelarik, Agerria domeinuko bilkura baten bilduma bat «faltsutzeagatik» auzipetua izan da Etxebest. Louis Labadot gaur egungo Mauleko auzapezak bultzatu du salaketa. Michel Etxebestek epaiketan azaldu duenez, «Maule eta Agerria egituraren alde egin nahi izan du». Deliberoa uztailaren 4an jakinen da.