“Hezkuntzaren hizkuntza, giza eskubide bat da. Eta Frantziak ez du aplikatzen”

Azterketak euskaraz egiteko aldarrikapena Bordelera eremanen du Seaskak astelehen goiz huntan. Seaskako lau kolegioetako eta lizeoko ikasle eta irakasleak, giza kate bat antolatu dute Bordelen. Errektoretza, Giza Eskubideen plazarekin lotzea da helburua, 12.00etatik 13.00etara. Gurekin Peio Jorajuria, Seaskako presidentea

NeoK- Neo Organic Kemistry- Zientzia dantzan jartzen duen ikuskizuna

Biarritzen estreinatu berri den So.K konpainiaren “Neok” ikusgarriaz mintzatu ahal izan gara So.K konpainiako zuzendari den Julien Corbineau eta Garazi Garcia-Palacios dantzariarekin. Julien Corbineau fisika eta kimikako erakasle da ere  eta zientziaren alde emozionala azaleratu nahian,  eskala mikroskopikotan gertatzen diren materiaren eraldaketak dantzara ekarri ditu besteak beste NEOK ikusgarri honetan,  euskal ihauterietako Kotilun Gorri pertsonaiatik abiatuz.

Kronika kulturala: Julen Achiary "Nortasun eraileak"

Kronika kulturala:  Julen Achiary "Nortasun eraileak"

 

Lurrama aipagai Maritxu Intzagarairekin

Asteburu huntan Lurrama laborantxa herrikoiaren besta Miarritzera itzultzen da. Horren karietara egunero pesta horren aspektu desberdin bat aipatazen dautzuegu. Gaur, haurren xokoa eta haurren dako animazioak aipatuko ditugu. Antton Castoreo mintzatu da Maritxu Intzagaraiekin:

 

Goiz berriko gonbidatua: Biga Bai, elebidun saileko buraso elkarteko Yann Chenau eta Luxi Detxart

Biga Bai, elebidun saileko buraso elkarteak bide orri berri bat idatzi du.  Bere helburua da, elebidun sailetik ateratzean ikasleak hiztun osoak izan daitezen.  Horrez gain, ikasle galtze handia sentitzen dute lehen maila eta kolegioaren artean. Segipen hori segurtatzeko baliabideak eskatzen dituzte. Marga Forestier mintzatu da Yann Chenau (biga bai-eko bulegoko kidea) eta Luxi Detxart (elkarteko permanentea) -ekin: