Beñat Molimos “Gure ekoizteko sistemak beharko ditugu berriz ikusi”

Euskal herriko laborantza ganbarak diru biltze kanpaina abiatua du lema hunekin: Trantsizioak gure esku! Zer deitzen dute trantsisioa eta zertarako eta zer maneretan.  Gure gomita egun EHLG ko lehendakaria Benat Molimos

Frantziak mugak ireki arte, migratzaileen eskubideen aldeko olatua handitzen doa

Ipar eta Hegoaldeko lau muga-pasabide hetsiak dira oraino. Horietako bat, ….Hendaia eta Irun arteko  zubi zaharreko pasabideko hesiak kendu eta muga ireki dute, migranteeen aldeko elkarte , sindikatu eta alderdi  politikoetako ordezkariek. "Mugak apurtu eta zubiak eraiki" lelopean, Irun eta Hendaiako etorkinen aldeko elkarteek, migranteek Bidasoa gurutzatzeko dituzten nekeziak oroitarazi dituzte, eta poliziak egiten dituen KONTROL ARRAZISTAK salatu dituzte  Polizia entseatu da HESIAK KEN EZ ZITZATEN baina manifestarie burutu dute beren ekintza tentsio memento baten ondotik . Amaia Fontang 

 

Deux-Sèvres “méga-bassines” edo ur-erreserben kontrako mobilizazioak

Joan den asteburuan milaka pertsona bildu dira Deux-Sèvres “méga-bassines” edo ur-erreserba batzuen kontra! Asteburu osoan, Frantzia guziko jendea bildu da ur-erreserba proiektu baten geldiarazteko. La Rochelle eta Poitiers artean den Saint-Soline herrian poliziarekin istiluak gertatu dira. Artzea Lopez Arana han zen eta bere lekukotasuna eskaini dauku. Galdegin dakogu xuxen zer diren ur-erreserba horiek:

 

Goiz berriko gonbidatua: Allande Errezarret "Xiberoko botza irratiak 40 urte"

Xiberoko botza irratiak larunbat hontan 40 urte ospatzeko pesta handia antolatzen du Muskildin.
Pestaz gain irratiaren egoera eta erronkak aipatzen ditu Allande Errezarret irratiburuak:

 

Bidaxuneko lurrak eta erainika fiteegi salduak izan direla dio Lurzaindiak

Bidaxunen 65 hektareako lurra eta eraikin bat saldu ditu SAFER-ak miliun bat eurotan. Eroslearen perfilak eztabaidak sortzen ditu: kurtsetako zaldiak hezten dituen paristar bat. Bidaxuneko auzapezak dio karioegi zela laborari batendako. SAFER-ak erantzuten dako aspalditik jakinean zela herriko etxea eta ez duela deus egin. Galdegin dakogu Dominique Ameztoy Lurzaindiako presidenteari zer den elkartearen posizioa. ELgarrizketa entzuten dugu Antton Castoreorekin. (Argazkia: kazeta.eus)