Sebastien Astabie “esne ekoiztea kostatzen da, esnetegiek fresak estaltzekoaren heina ordaindu beharko dute”

Ossau irati sormarkaren biltzar nagusia iraganen da bihar arratsaldean Itsasu. Egoera zaila ardi esne sailean ari diren laborarientzat ere eta esne ekoizle gutiago izanen dela negu huntan aipatzen da. Ondorioak zoin dira ? esne prezioa emendatuko dea ? laster laborariek esnetegiekin izenpetu behar duten kontratuak kondutan hartuko dutea bazka eta zaldareen emendatzea. Ossau irati sormarka zertan da? Galdera horieri ihardetsiko du sormarkaren bulego kideak eta etxeko gasna egileen ordezkaria den Bunuzeko Sebastien Astabie-k .

Berritzaren eguna da larunbatean Maulen

Horren kari elkarteko ko-presidentea Graxiana Castillon.  Sorkuntza artistikoa bultzatzeko laguntzailegoa apaltzen delarik, nola egin? Heiek aterabidea aurkitu dute

Dominique Idiart Senpereko auzapezak ez du dimisioa aurkeztuko

Ez du dimisioa emanen Dominique Idiart, Senpereko auzapezak eta ez ditu hauteskundeak deituko. Kontseilari postua utzi dutenak eta zerrendan gibeletik sartzen direnak kontutan hartuz, 27 izanen dira herriko etxean 29ren ordez. Ez da hautetsi abertzalerik izanen, eta oposizioan 7 izanen dira.  Dominique Idiartekin mintzatu zira Ihintza Arrieta :

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-10-19)

 Julen Basterra Garmendia, Harria, Bullets Of Misery, Kokein, Gojira, Conor Furlong, Kill The Pain, Lingus, Serj Tankian, Tenemos Explosivos, Darko US, Abraham.

Hiru urteren ondotik, Iparraldeko kantina batzuk ez dute EGAlim eta Climat legeak betetzen

EGAlim eta Climat legeen arabera, eskoletako kantinetan astero guttienez menu bejetariano bat proposatu behar da eta elikagaien erdia laborantxa iraunkorrekoa izan behar da. Alta, 3 urteren ondotik, Iparraldeko kantina batzuk oraino ez dituzte neurri hauek betetzen. Horixe salatu du BIZI elkarteak. Izan ere, 2020an abiatu trantsizio ekologikorako ituna izenpetu zuten 9 bat herritan atxeman dituzte legearen urraketa. Dominika Durruty behatzen dugu, Inhar Iraizotzen mikrotik: 

Jakin behar da 1950etik bikoiztu egin dugula haragiaren kontsumoa. Alta, kabale hazkuntza eta laborantza intentsiboa dira berotegi efektuko gasen %80aren iturri Frantzia mailan