Epe laburreko alokairu turistikoen uhinari buru egiteko tresna gehiago, erakunde publiko eta hautentsientzat. Hori galdegin dute Iñaki Etxaniz (NUPES), Julien Bayou (Ekologista) eta Christophe Plassard (Horizons) diputatuek, baita Max Brisson (LR) senatariak ere. Airbnb gisako plataformen bidez egiten diren alokairuek, urte osokoek baino zerga gutxiago ordaintzen dituzte. horren ezetatzea galdegiten dute lau hautetsiek, baita alokarze egunen mugatzea edota isolamendu txarra duten etxeen alokatzea debetazea ere. Iñaki Etxaniz, departamenduko laugarren hautesbarrutiko diputatuak, tresna gehiagoren beharraz ohartarazi du:
Etapa berri batean sartu da Bagira prozesua. Galdeketa bat abiatu du sarean, abertzale guziei irekia. Berrogei bat galderako galdetegia osatu dute, azken azken hamar urteetako abertzaletasunaren bilakaeraz, lehentasunak zeintzuk izan behar diren, zein diren helburu politikoak edota antolaketa helburuak. Aztiker enpresak lagundu ditu logistika arloan inkesta plantan ematen eta haiek egin dute ere datuen bilduma bat.
Ipar Euskal Herriko hamaika zahar etxeren arteko Herri Kirol arratsaldea antolatu dute iragan ostiralean Angelun, ReSanté-Vous enpresa solidarioak eta EHPAD-en sareak. Hortarako, GAIA Herri Kirol elkartea gonbidatu dute eta 200 bat adineko pertsonek joko desberdinetan parte hartu ahal izan dute. Helburua, autonomia eta forma fisikoa hobetzea da.
Lehen sail elebiduna Saran ireki zen duela lau hamarkada, Savarie zirkularrari esker. Paradaz baliatu da Ikas Bi irakaskuntza publikoko ikasleen gurasoen elkartea, berrogeigarren urteurrena ospatzeko, Sarako eskolan berean. Kantu eta pailazoen artean, Ikas Biren kaieren bildumat berriz argitaratu du elkarteak, eta Ikabiklik telefono aplikazioa aurkeztu dute. Aplikazio hori, gurasoz eta irakaslez osatutako sare soziala da, haurren etxeko lanak egiteko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko tresna baliagarria. Burasoek APP-aren bidez dituzten zalantzak sare sozialera igotzen dituzte eta bertako partaideek ahalik eta hoberen erantzuten saiatzen dira. Erantzunen kalitatea baloratu egin daiteke, horrela erabiltzaile bakoitzaren fidagarritasuna bermatuz.
Erretreten erreformaren ondotik beste testu minbera bat etortzekoa da frantses instituzioetara : Immigrazio lege proiektua. Martxo hondarrean aurkeztu beharra zen Senatuan, baina azkenean debateak gibelatuak izan dira, udazkenera arte. Etorkinen aldeko elkarteek salatu zuten kanporatze eta kontrolatzeak errestea duela helburu lege horrek. Giza eskubideen aldetik, legea ez dela egokia uste du Ilazki Ortego atzerritarren eskubideetan aditua den abokatuak.