“Urtean zehar 1200 tona hazkurri banatzen dugu, kasik 12 000 pertsonendako”

Azaroaren 25 eta 26an iraganen da urteroko Hazkurri Bankuaren bilketa handia supermerkatu eta denda handien ateetan. Baina Euskal Kostako Hazkurri bankuak bere urte osoko aktibitatea ez du bilketa horri esker bakarrik egiten. MESA dispositiboa berriz piztea erabaki dute, tokiko enpresen engaiamendua eskatzeko. Marga Forestier-k gehiago jakin du Filgi Claverie-rekin: 

"200 kg tripotx baino gehio prestatu dituzte Biriatuko besten hasierako afarirako"

Biriatuko San Martin besten arira, 520 lagunendako Tripotx afaria prestatu dute. Hitzordua ostirala hontan eta afarirako txartel guztiak saldu dituzte. Afari honetarako tripotxak, Urruñako Camino Berri sagardotegi-Jatetxean prestatzen dituzte, 1500 tripotx inguru, 200 kg baino gehio. Afarirako tripotxak prestatzeko, 8 lagun hiru egunez lanean ibili dira. Pierre Ibarburu, Urruñako Camino Berri jatetxe-Sagardotegiko nagusiarekin hitzegin dugu

Black is Beltza II: AINHOA animaziozko filma gaur aurkeztuko dute Baionan

Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza II: AINHOA animaziozko filma gaur aurkeztuko dute Baionako Atalante zine gelan arratseko 19etatik goiti. Iparraldeko zine aretoetara azaroaren 16tik aurrera iritsiko da baina bi aurre estreinaldi izanen dira astebukaera honetan. Ostiral honetan lehena Baionan eta bihar (larunbata) Donibane Lohitzunen. Gaurko aurre estreinaldia kari gaualdi berezi bat antolatu da Atalante zine gelan eta gaurko egunaren nondik norakoak bilduko ditugu, Maia Muruaga:

“Laborantxari dinamika bat ekartzeko herriek elkartu behar dugu”

Jara Artzamendi eta Baigura inguruko 10 herriek partzuergo bat muntatzen ari dira laborantxari dinamika bat ekartzeko eta mendi guneko lurrak kudeatzeko. Partzuergo hortan pentsatuak diren proiektuak zoin diren aipatuko dauzkigu eramailetan den Bidarraiko auzapeza J Mixel Antxordoki-k. 

 

Gasaren prezioa goiti doan garai hauetan… zendako ez tokiko gasa ekoitzi?

Ortzaizeko herriko etxeak biogasa sortzeko metanizazio gune bat sortzea bultzatzen ari da. Horretarako, aukera hori aztertzeko ikerketa bat abiatu du Hirigune Elkargoaren, Laborantza Ganbararen, I-Enerren eta Agromiomasse elkartearen laguntzarekin. Proiektu hunen ezagutzeko, Jeff Mateo hautetsiarekin bildu da Inhar Iraizotz: