“Herriak berotuko du AMETZA”

5.200€ bildu ditu Arizmendi Ikastolak, Hiriburuko ikastolaren alde. “Herriak berotuko du AMETZA”, Ametza ikastolaren aldeko ekimena antolatua zuen. Gipuzkoako 5 ikastetxe biltzen ditu ikastola horrek. Elkartasunez, gaztain eta orri salmenta egin zuen joan den astean Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Iñaki Gonzalez Pagaldai, Arizmendi ikastolako irakaslea da. Elkartasun ekimena nola iragan den erran digu:

“Gehiago egin beharko genuke, baina emeki emeki euskararen lekua hedatu da”

France 3 Euskal Herri telebista saioak 30 urte bete ditu aurten. Frantses telebista publikoak, eremuka saio berezi bat proposatzen du hexagono guzian eta 1992ko azaroan eman zuen ipar euskal herriari doakion lehena, 23an xuxen izaiteko, 6 minutako saio batekin. Geroztik anitz garatu da saioa, eta euskararen lekua ere aldatu da. Allande Boutin kazetaria da hastapenetik, eta gurekin dugu

« Gazteen etxebizitzak : zertan gira ? »

Urte batez Garapen kontseiluak aztertu du etxebizitzaren bilakaera barnekaldean, diagnostiko baten egiteko. Eta berezikiago gazteek dituzten zailtasunen ikuspegi bat emateko. Joan den ostiralean etxebizitaren aktore asko bildu ziren Lekornen. Marga Forestier mintzatu da Paxkal Indo Garapen Kontseiluko presidentearekin: 

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Bidarteko Spot ostatu jatetxea

Arigune da Bidarteko Spot ostatu jatetxea. Estia eskolaren eta Izarbel teknopoloaren ondoan kokatzen da eta ikasle eta langile ainitz hurbiltzen da eguerditan bazkaltzera. Horregatik hurbildu gira bertara, hango jabearekin mintzatzera. Indar berezi bat egin du Thierry Cornuk gurekin euskaraz aritzeko:

Euskal Herria Bai koalizio politikoak bere lehen kongresua egin du Baionan larunbat goizean

Euskal herria Bai koalizio abertzaleak bere lehen kongresua egin du Baionan, 200 pertsonen parte hartzearekin eta zuzendaritza berri bat osatuz. Nicolas Blain izanen da idazkari nagusia eta Mathilde Hary bozeramailea. Estrategia politikoari dagokionez, koalizio abertzale, ekologista eta feministak… 2026ko herriko bozak izanen ditu jomugan… eta, estatus Politiko berri bat adosteko lan bat abiatuko du indar sindikal, sozial eta poliko ezberdinekin. Jose Luis Aizpuru: