Mintzaleku: Europako hizkuntzen xartaz
Mintzaleku
Otsaileko Mintzaleku emankizunan tortura ukan dugu aipagai. Otsailaren 13 Torturaren Kontrako eguna izaki Euskal herrian, gai minbera horretan sakontzen ahalegindu gira. Horretarako bi gomita nagusi ukan ditugu: Paulin Guelle tortura zuzenbide arlotik aztertu duen ikerlaria, eta Xantiana Cachenaut abokatua. Horrez gain, Hego Euskal Herrian tortura kasuak zientifikoki egiaztatzeko lanak zuzendu dituen Pako Etxeberria elgarrizketatu dugu.
Usaian bezala aktualitateko hiru gai jorratu ditugu, gure ohiko kolaboratzaileekin. Batetik, Daniel Camblong albaitari ohiak hegazti gripearen inguruko argipenak eman dizkigu, gaitzaren jatorria ulertu, eta hura nola kudeatua izan den aztertu dugu. Bigarrenik, Battitta Boloki eta Juliette Bergouignanen laguntzarekin, lan sarien beheititze orokorra, eta inflazioak zer nolako eragina ukan duen aipatu dugu. Azkenik, frantziar Estatuan duela aste batzuk burutu zituzten Primario popularrak eta ezker instituzionalistaren gainbeheraz interesatu gira.
Mintzaleku saioa, txertatze agiriaz. Parte hartzaileak: Xermin Camblong eta Alain Larrea Abokatak, Ander Goiatxe eta Xan Berteretxe medikuak, Lorea Mentaberri, Alice Desbiolles, Eric Caumes
Eremaileak: Jojo Bidart eta Inhar Iraitzoz
Mintzaleku huntan Aktualitatea Jorran ari izan dira : Eguzki Urteaga, Battitta Boloki eta Jenofa Berocoirigoin.
Jorratu dituzten 3 gaiak :
• AHT projektua berritz mahaingaineratu du Alain Rousset Akitaniako Presidentak ihardokitzeak sortaraziz Iparaldean
• COP 26 bururatzen ari eta zerbait igurikatzekoa ote da Estatuen gailurretik ?
• Koronabirus izurritearen kontrako neurriak berritz plantan ezartzen dira : maskak eskolan, hirugarren txertoa, osasun ziurtagiriaren epea luzatua…