Euskal kulturaren folklorizazioa agerian emanen da Nafarroaren egunean. Aurten Nafarroaren Eguna apirilaren 28an iraganen da, eta Joxean Artze idazlearen hitz batzuk hartu dituzte lelotzat aurtengo ediziorako: «Iturri zaharretatik edaten dut/ beti berria den ura». Marketinean, euskal kulturaren erabilpena salatu nahi izan dute. Bestalde, aurten ere Kulturaldia ostiral honetan abiatuko da maiatzaren lehena arte liburu aurkezpenez, hitzaldi, ikusgarriz, kontzertuz, poesiaz betea izanen dena. Horrez gain, Euskal Herria Eguna berreskuratuko dute aurten: apirilaren 20an eginen dute, euskal herritarren arteko harremanak bultzatzea xede. Laguntzaileak behar dituzte, eta horretarako Basaizea elkarteko sareetan izena eman daiteke eta autobusentzat txartelak webgunean hartzen ahal dira.
Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira. Badu bi urte pantailak euskaraz ekimeneko kideak ari direla srteaming plataformetan euskarazko edukien sorrera bultzatzen, izan audio formatuan edo azpitituluen bidez. Amazon Prime plataforman eta Espainiako Netflix plataformetan lortu izan zuten filma batzuk euskarara bikoiztuak izatea, baina ez frantses estatuan. Euskararen Erakunde Publikoaren bitartekaritzari esker, ordea, Netflix Franceko ordezkarien onarpena erdietsi dute. Hemendik goiti, euskarazko 28 ekoizpen ikusi daitezke sarean, eta beste 177 euskarazko azpitituluekin.
Frantziako legebiltzarrean PFAL kutsatzaile iraunkorren debekua eztabaidatze ari dira ostegun honetan. Enpresa anitzek baliatzen dituzte substantzia horiek. Hori da, besteak beste, Tarnos eta Hondarribian lantegiak dituen Tefalen kasua. Bere sukalde tresnengatik ezaguna den enpresa honek, begi txarrez ikusten du lege proposamena. Markaren arabera, 20.000 lanpostu dira jokoan Europa osoan. Nolanahi ere, ikerketa anitzek erakutsi dute substantzia hori duten sukalde tresnen baliapenak minbizia eragin dezaketela erabiltzaileari.
Bakegileak "pozik" agertu dira Parisko Gortean zabaldu duten mezuagatik. Anaiz Funosas Bakegileen bozeramaileak adierazi duenez, "Luhusoko ekimenak ahalbidetu zuen blokeatua zen desarmatzearen auzia" eta hori frogatzea zuten xede Jean Noël “Txetx” Etxeberri eta Béatrice Molle-Haranen auzian. Lekukoen testigantzak izan dira auziko hitzartze esanguratsuenak, horien artean Matthias Felk Frantziako barne ministro frantsesarena, eta Eric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefeta ohiarena.
Goizegi sortzen diren ninien artatzea hobetzea xede, NIDCAP izeneko dispositboa sortu zen duela sei urte, Baionako ospitaleko neonatologia sailean. 90. hamarkadan Amerikako Estatu Batuetatik etorri praktika horri esker, haurraren beharra eta burasoen rola berriz zentroan jartzen dituzte osasun langileek. Baionako ospitalean hiru erizain formatu dira NIDCAP egitasmoan aritzeko, baina zerbitzu guziaren lan egiteko manera aldatu dute.
Maiatzaren 16ean ezagutaraziko dute epaia. Prokuradoreak bi urteko presondegi zigorra galdegin du Jean Noël “Txetx” Etxeberrirentzat, eta urtebetekoa Béatrice Molle-Haranentzat. Prokuradorearen iritziz, auzian frogaturik gelditu da Etxeberrik eta Mollek armak eduki eta garraiatu zituztela. Auziaren lehen egunean gGela mukuru bete da eta auzian Parisen. Epaileak auzipetuak galdekatu ondoan, lekukoen adierazpenekin bete da lehen eguna. Epailearen aurpegi zorrotz eta hetsia lasaituz joan da arratsaldean zehar eta hitz hartze ezberdinek 2016ko abenduan Luhuson egin asmo zutena eta ondotik etorri zen guztia xeheki esplikatu dute. Autoritateen eta gizarte zibilaren artean lotura estua izan dela azpimarratu du lekuko gisara deitua zen Matthias Felk, Frantziako barne ministro ohiak. Epailea biziki zorrotz hasi da auzi hastapenean baina adierazpenak aitzina joan ahala lasaitzen joan da, bakoitzaren adierazpenak gero eta gehiago entzunez, moztu gabe. Ez da prokuradorearen jarrera izan. Erran bezala, sei lekukoek hartu dute hitza eta honela bukatu da lehen eguna.
Paul Lapeira frantses gazteak irabazi du esprintean Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa. Irunen hasi eta Kanbon bururatu da. Alex Aranburu izan da lehen euskalduna, bosgarren lekuan. Roglic esloveniarrak segitzen du sailkapen nagusiko lehen lekuan eta Pello Bilbao hamargarren lekuan da. Hirugarren etapa Ezpeletatik Altsasurat joanen da, 191 kilometro eta sei malda gainditu beharko ditu.
Larunbat honetan 350 kide baino gehiago batu dira Ezpeizeko Pierrette etxaldean Sicre familiaren sustenguz. Tuberkulosia izan duen behi baten ondorioz 120 kabale baino gehiago hil beharko dituzte.
Gaia osorik entzungai Xiberoko Botzaren webgunean hemen klikatuz.
Orain arte 3 eguneko festibala bazen, aurten egun bakarrekoa izan da. Eguerditan Mauleko merkatuan hasita, egun osoan zehar mintzaldi, arte erakusketa, dantza eta sustut kantorearen inguruan uztartu da besta. Aurtengoan hemengo eta Al Andaluseko musika josi dira eta hortaz gozatzera eraman gaitu Ximunek, arratsean Gotaineko elizan iragan den kantaldira :
- Igande huntan iragan da Aberri Eguna Uztaritzen.
- 41. edizioa ospatu du Sarako idazleen biltzarrak.
- Kattina Haran-Razin: EHZ-ren «Aurtengo edizioari begira gauza berriei pentsatzen entseatzen gira»
- Xiberoots taldeak klip berri bat atera du
- KaioLan | « Enpresek duten muga psikologikoa gainditu behar da »
- Bertso trama musikatua Lartzabalen
- 561. Xingar Feriaren agenda aurkeztu du Baionako herriko etxeak.
- Baiona Iparreko Table du Soir elkarteak neguko denboraldia laister bukatzen du.
- Kanbo eta Ezpeletatik pasako da Itzulia heldu den astearte eta asteazkenean.