Aste huntan Peio Etxeberri-k, Antton Abadia Urrustoi aipatu digu: “Euskarari eta euskal naziotasunari biziki atxikia zen”
Gaurkoan ELKAR argitaletxearen Eskafandra bildumaren 7garren liburuarekin interesatuko gara. “Maskulinitateak” du izena, eta Ane Garcia Lopez soziologa hondarribiarrak euskaratu egin duen lana izaki, lehen aldiz,‘maskulinitate hegemonikoaren’ kontzeptua jasotzen duen ikerketa lan hau euskaraz irakurtzeko aukera ematen du. Baita eztabaida eta gogoetarako eman ere. Ane Garcia Lopez, liburu honen itzultzailearekin hitzegiteko aukera izan du Aitor Errazkin Basurko lankideak.
Berotzeko edo suko egurraren salmenta azkarki emendatu da 2022-an. Egurra aterabide merkeagoa bilakatu da energiaren prezioaren emendaketaren parean. Jakin behar da ere, 50 eta 200€ arteko diru laguntza eskeintzen duela Frantziako gobernuak, egurraren bidez etxea berotzen dutenentzat. Salmentaren gorakadaz mintzatu da Kriztof Arotzarena Sugarai koperatibako Peio Harluxetekin
Euskal Elkargoak Mendiko Politika bozkatu du ondoko 4 urteetarako. Battitte Laborde Sarako auzapez, eta Euskal Mendia batzordeko arduradunak aurkeztu zuen proiektua Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkuran. Lau xede nagusi ukanen ditu : Herri eta eskualdeen dinamizazioa segurtatzea, Lurralde antolaketa, Kalitatearen bermatzea mendi eskualdean eta Mendian bizi diren gizon eta emazteen legitimitatea lekuan berean bizitzeko. Goiz Berri saioko gomita izan dugu
Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Hiruri taldea
Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Cumbian' Bero taldea
Réau-ko presondegitik Martutenekora, 840 kilometroko bizikleta martxa egiten ari dira 7 Billabonatar
Euskal presoen urruntze politika bukatzen ari bada ere, Espainian Madrilen da urrunen kartzelatua den presoa, eta Frantzian Réaun. Etapaz etapa, Donibane Lohitzunera iritsiko dira txirrindulariak abenduaren 30ean, eta presoen alde antolatua den elkarretaratzean parte hartuko dute. Beñat Uribe da txirrindulari horietarik bat, Ihintza Arrieta mintzatu da harekin:
Ameriketako Estatu Batuek iragarri duenez lehen aldiz lortu dute fusio nuklear batean energia gehiago sortzea gastatutakoa baino. Diotenez, inoiz ez bezalako urrats bat da «energia iturri garbi, merke eta agorrezina» lortzeko bidean. Guzti horrek zer esan nahi duen ongi ulertzeko. Joserra Aizpurua zientzilaria gonbidatu dugu gurera
Uda hontan bezala abendu hontan ere xakur erasoak izan dira Itsasu aldean. Ibiltari gero eta gehiago bada mendietan, ainitzek xakurrak estekaturik atxikitzen dituzte, bainan ez denek. Xakurrak ardien gibeletik ari dira lasterka. Eta ardi andana bat hilik agertu da.
- "Irulegiko eskuaren garrantziaz"
- Eguberri kantuz: Etxetaburu
- Ipar Euskal Herriko saskibaloi jokalari hoberenak Hazparneko Mendeala gela elkartuko dira asteazken hontan
- « Korrikaren lekukoa bezala ikusten dut enpresa »
- Eguberri kantuz: Erramun Martikorena
- Eguberri kantuz: Zortzi taldea
- 2022a migrazio politiken gogortze urtea izan da migratzaileen harrera taldeen arabera
- ‘Lur gainean itzal azpian, emakume nekazariak eta parte hartzea’ izeneko liburua plazaratu du Leire Milikua Larramendi-k
- Eguberri kantuz: Ixabe taldea