Erretretarat abian delakoan, saltzeko badu garraiolaria: Transporteur Reform, Muli 455, 57 zaldikoa, badu ere iraulkia (bena) + autokargatzekoa + barreiatzailea (épandeur) + gibeleko altxatzekoa. 20.000€, eztabaidatzekoa
Ahatxe sortu berria saltzeko.
Xakur ezezagun bat atxemana izan da Irisarrin, border collie, arra, gaztea emaiten du, eta lepoko marroin bat badu.
Bidarraiko herriko etxeak badu lur eremu bat saltzeko etxe-partekatuak eraikitzeko. Lehen etxebizitzak bakarrik. 68 €-tan da m²-a, sare guziak lotuak dira (ura, zuntz optikoa, elektrika, azenizamendua). Beste gastuak (notario- geometro) erosleak ditu pagatu beharko.
50 antzurendako bazka leku bat xekatzen da.
Gatu ttipiak emaiteko, jaten hasiak.
Saltzeko Renault capture intens energy DCI 90 eco2 modeloko auto bat, 2016koa, 54 600 km, dieselan kurri, 5 bitezia, biziki estatu onean, fakturak lekuko, 14 000€
Xakur bat galdua izan da atzo Bunuzen, border beltz bat, lepoko urdina badu telefono zenbakiarekin. Urko deitzen da.
Norbaitek etxebizitza bat xerkatzen du ahalaz Lapurdi kostaldean, baina Nafarroa Beherean izan daiteke ere. Laster bere gaur egungo etxebizitzatik kanpo izanen da beraz presatua da. Ahalaz etxetxo bat nahi luke, 70 m² ingurukoa.
Irakaskuntza katolikoak lehen mailako irakasle ordezkoak xerkatzen ditu euskaraz irakasteko, lanaldi partziala, beharren arabera denbora osora pasa daitekeena. Lizentziaduna izan behar da.