Euskal elkargoan bigarren talde bat aurkeztuko da larunbateko biltzarrrean. Bilgaiten deitzen da eta EHbai-en inguruko hautetsiak dira elkarretaratzen. Talde hunen buru den Jean Claude Mailharin dugu gure gaurko gonbidatua.
Duela ia hamarkada bat MAGNA multinazionalak meategia egin nahi duela Erdizen, eta Baztango herriko etxearen iritziaren gainetik egin nahiko luke, Nafarroako Gobernuak babesturik. Ibarreko erakunde publikoei herri galdeketak antolatzea debekatu die Espainiako Gobernuak. Inhar Iraizotz, Joseba Otondo Baztango auzapezarekin mintzatu da. Baztanen egin nahi dituzten makro-proiektuez bere iritzia galdegin dakogu:
Oroitarazi behar da, herri galdeketen antolakuntzaren harira, Guardia Zibilak Baztango 14 hautetsi mehatxatu zituela, zigor administratibo zein penalekin. Erdizko lur komunalei esker 80 etxalde bizi dira egun Baztanen.
40 bat laborariek osatzen duten Iparlab hasi da etxeko ekoizpenak profesionaleeri saltzen xuxenki. Lana mutualizatzeko plataforma bat da, 5 sailetan banatua, barazkiak, esnekiak, haragiak, hegaztiak eta epizeria. Iparlaben diren 2 kide gaur gure gomitak. Argitxu Iturria barazki egilea eta Olivier Ximitx hazlea.
Merina Gris, Kosmai Kosin, Sistemak Arriskutsuak Dira, Hilbera, The Deer, Baiuca, François Poitou & Pumpkin, Senbeï, Jambinai, Woorms, Levels, To The Grave
Lehen aldiz aurkezten zen, eta uste baino emaitza hobea lortu du ALDA elkarteak. Bizitegi sozialetako hauteskundeetan lehen lekuan iritsi da Office64 eta HSA egituretan. Xehetasunak lortu ditu Marga Forestier-k, Xebax Christy ALDAko kidearekin:
Itxaro borda euskaltzain oso izendatua izan berri da. Zer ekarri gei duen, baita zendako idazten duen eta zendako euskaraz galdegin diogu
Maila politiko eta kulturalean, Ipar Euskal Herrian arrasto handia utzi duen gizon baten bizia omendu dute atzo Miarritzen. Jakes Abeberry 92 urterekin pausatu zen iragan ostegunean. Ehunka pertsona elkartu ziren atzo Miarritzen, Abeberryri agur eta ohore egiteko. Han izan zen Inhar Iraizotz :
Enbata mugimenduaren sortzaileetan izan zen Jakes Abeberry, baina bere aurkari politikoekin mintzatzeko ukan zuen gaitasuna goraipatu dute hainbatek.
Durangoko azokak asteazken honetan irekiko ditu ateak, abenduaren 7tik 11era iraganen da 57. edizioa eta aurten ere iparraldeko ekoizpenak bertan izanen dira Euskal Kultur Erakundea eta Gerediaga elkartearen arteko partaidetzari esker. Maia Muruaga Euskal Kultur erakundeko Kultura bitartekaritzaren arduradunarekin da, Maia Etchandy.rekin...
Euskararen Nazioarteko eguna kari, “Euskara, hedabideetatik karrikara” emankizuna elkarlanean burutu dute Euskal Hedabideak osatzen duten Euskal Irratiek, Kanaldudek, Herriak, Kazetak eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
- XEEK mugimentüak xiberoko spekülazionearen kuntre jarraikitzen dü
- Etxegarai-en postua hartu nahi duen galderari erantzunez : “Ez naiz politikari profesionala, ez dut ikuspegi hortatik gure desmartxa ikusten”
- Ipar Euskal Herriko ariguneak: Donibane Garaziko "Optika Garazi"
- Goiz berriko gonbidatua: Jon Sarasua (22-12-02)
- Ipar Euskal Herriko ariguneak: Donapaleuko Bixoko komunikazio agentzia
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-12-01)
- Ipar Euskal Herriko ariguneak: Donibane Garaziko Nafarroa farmazia
- Goiz berriko gonbidatua: Annie Aguerre (22-11-30)
- Jakes Abeberry, militante abertzale historikoaren heriotzaz: Christiane Etchalus