Zer dea abertzaletasuna gaur egun? Galdera horri erantzun nahi dio Bagira prozesuak. Abertzale munduko 10 pertsona bildu dira ekimen horren berri emaiteko. Txomin Poveda bozeramailearekin hitzegin dugu. Inhar Iraizotz:
Finalaren aurkezpena astearte hontan egin dute. Zortzi finalistek ( Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina) Iruñako hitzordua ilusioz hartzen dutela nabarmendu dute. Aitor Errazkin lankideak xehetasunak bildu dizkigu.
Goiz berriko gonbidatua: Jean Pelle Iriart "Lurralde antolaketaz"
Aste huntan Peio Etxeberri-k, Kandido Saseta Etxeberria aipatu digu
Bronkiolitisa epidemiagatik, 25 haur ospitaleratuak dira Baionako Ospitalean. Erran behar da hiru epidemiari aurre egin behar diotela pediatria zerbitzuan. Plan Xuria aktibatu dute oheak gehitzeko. Marga Forestier mintzatu da ospitaleko pediatra batekin:
Orotara 20 ekintzaile epaituak izango dira uztailaren 23ko ekintzan hainbat garraio bide blokatzeagatik. Ostegun huntan, Akizeko auzitegian, trein bidean beren burua lotu zuten 9 ekintzaile auziperatuko dira. Hauen defentsan arituko diren 4 abokatuetarik bat da Arantxa Ihidoi. Marga Forestier-rekin mintzatu da:
”Leku eskasagatik, buraso batzu bortxatuak dira beren haurren harrera beste hizkuntza batean egitea”
Euskara hutsean ari diren haurtzaindegi eta haurtzain etxeak elkartzea deliberatu dute. Biarritze, Hendaia, Baiona, Angelu, Maule, Lakarra, Ziburu, eta Azkaineko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak Konkolotx deitzen den elkartea sortu dute. Adin tarte hortako haurren % 5 bakarrik ari dela euskaraz hutsean salatzen dute, baina bereziki, den galdeari erantzunik emaiteko ahalik ez dutela azpimarratzen dute. Elkarrekin, podere publikoen aintzinean indar gehio izaitea espero dute. Girekin izan dugu Leire Bidart, Lakarrako haurzaindegiko arduraduna eta Konkolotx elkarteko idazkaria
Joan den larunbat goizean zendu zen Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua. Jean Louis Davantekin mintzatu da Mattin Lerissa
Ehorzketak heldu den ostiralean Ligi Atherein atsaldeko 3etan
Terre de Liens fundazioaren babesari esker, Lurzaindia ere fundazio bat izanen da hemendik goiti. Xuxen horrek zer ondorio duen erran dio Lurzaindiako kide den Maryse Cachenaut-k Marga Forestier-ri:
- Goiz berriko gonbidatua: Jean Claude Mailharin (22-12-09)
- Magna enpresak, Erdizen meategia egiteko proiektuari ekin dio
- Iparlab hasi da ekoizpenak saltzen profesionalei
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-12-07)
- Etxebizitza sozialetako hauteskundeak: ALDA nagusi!
- Goiz berriko gonbidatua: Itxaro Borda (22-12-07)
- Jakes Abeberryri azken agurra eman diote Miarritzen
- Goiz berriko gonbidatua: Maia Etchandy "Durangoko azokaren 57. edizioa"
- “Euskara, hedabideetatik karrikara”