Goiz berri gonbidatua: Joana Duhalde, Zinegin festibaleko arduraduna (22-10-18)

Euskarazko obrak bakarrik erakusten dituen Zinegin euskal zinemaren festibala ostegun huntan hasiko da Hazparnen. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta igande arte, fikzioko eta animaziozko film labur eta luzeez gain, dokumentalak ere ikusgai izanen dira Haritz Barne zinema-gerlan.  Gainera, tailer eta kontzert desberdinek animatuko dute asteburua. Joana Duhalde, Zinegin festibaleko arduraduna gurekin dugu

Desgaitasunen bat duten haurren eskolaratzea zihurtatzeko helburuarekin, ASKHEZI euskarazko diktaketa sistema garatuko dute

Ikastolen elkarteak eta SEASKAko integrazio batzordeak, Euskarazko diktaketa sistema bat garatuko dute ezgaitasuna duten haurren eskolatzea errazteko. Proiektua, Euskal Herri osoko ikastola eta eskola publikoetan zabalduko dute.  Igor Leturia Orai NLP teknologiak enpresako kidea

Urriaren 23tik 29ra Biarritzen jokatuko da Munduko Pilota Txapelketa

Euskal Herrian, Euskaldün jokü batetan bena eüskal zelekzioarik ez… Hori da pelota mündüak ezagützen düan kimberez-gora.
Munduko Pilota Txapelketa urrietaren 23tik 29ra jokatuko da Miarritzen (Lapurdi). Benat Larrory:

“Ez dezagun ahantz erasoak urte osoan gertatzen direla, etxeetan gertatzen direla, ezagunen artean gertatzen direla”

Elaia Borda Uhaldek utzi digu iritza goiz huntan, Emazteek jasaiten dituzten erasoak azaltzen ditu.

« Konfinamendutik landa senditu da angustia emendaketa haundi bat, buruaz beste egite entsegu gehio izan dira »

Urriaren 22a arte, Osagarri mentalaren informazio egunak iragaiten ari dira ipar euskal herrian. Oraindik gordetzen eta isiltzen den arazo hori argitan emaiteko aukera da. Nola aurre egin kezkari ? barne hersturei ? Nori aipatu ? Elorri Garat psikologoa da gure gaurko gomita. Entzuten dugu Marga Forestier-ren mikroan: