Iragan urteko Frantziako presondegien bilanak egoera hori utzi du agerian. Dominique Simonnot, txostenaren arduradunak azpimarratu du, kartzelak jendez gainezka direla, bere edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker gehienak, horri darion presoen arteko tentsioa, zaindari, janari eta arta eskasa. OIP Presondegien Behatokiko Maite Etcheverria Goiz Berri saioko gonbita izan da.
Eztabaida luze joan da beste behin ere, taldeen kontra agertu direnen artean, ez alde eta ez kontra zirenen artean eta alde zirenen artean. Azkenean, finantzamendua onartu da halere, eta beraz, talde bakoitzari urtean 85.000 euro emanen zaio kolaboratzaile bat diruztatzeko. Funtzionamendu gastuei buru egiteko Bil Gaiten ezkerreko talde abertzaleak 19.800 euro eskuratuko ditu, eta Elkarrekin Herriarentzat talde abertzale eta eskuindarrak 27.600 euro. Talde bakoitzaren ondoko etapa, langile bat atxemaitea izanen da.
Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute erabakia igande honetan. Abantsu bi urte lanetik urrunduak izan ondotik, txertatu gabeko osasun arloko langileak berriz lantokira itzul daitezke. Teorian, okupatzen zuten postua errekuperatuko dute. Orain, ospitale edota enpresa desberdinek berriz kontaktatu behar dituzte langile horiek ofizialki berriz sarrarazteko. Sindikatuen arabera, 20 000 eta 40 000 langile ingururi eraginen dio delibero horrek.
Idortearen harira, «injustizia» salatu du ELBk Baionan, astelehen huntan, DDTM Lurraldeen eta Itsasoko Departamendu Zuzendaritzaren aitzinean . Sindikatuak jadanik salatu duen bezala, laborariek ez dute ulertzen nola banatuak diren idorteari buru egiteko ematen diren diru laguntzak. Dosierren hirutik bat baztertua izan da. Ondorioz, ELBkoek sinbolikoki kolektiboki errekurtsoak pausatu dituzte onartuak izan ez diren dosierrendako. Astezkenean, Paueko DDTMek, diru laguntzen banatzaileak, errezebituko ditu dosier batzuekin aztertzeko nolaz batzuk errefusatuak izan diren eta kriterioen argitzeko.
Maiatzaren 19tik ekainaren 3ra Baionako Mousserolles harresietan Zirko Festibala antolatzen du Oreka zirko eskolak. Euskal zirko kabareta antolatu du artista profesional eta amateur andana baten parte hartzearekin. Maryse Urruty antzezlariak eta bertsolariek aurkezturik, trapezioa, diabolo, oihala, akrobazia eta beste hainbat zirko diziplina ikusteko aukera izanen da. Aurten, gainera, La Caravane des Songes zirkoa gonbidatu dute. Hiru asteburuz segidan, bere ikusgarriaz gozatzeko parada izanen da Mousserolles harresietan.
- Urratsak zubi bilakaturik, uhar eta uholdeen gainetik pasa da Herri Urrats.
- 1,2 milioi euroko irabaziak, angulen legez kanpoko salmentaren bidez
- Industria saileko 220 aprendiz postu eskainiko ditu Aturriko formakuntza guneak
- Milioi euro pasako salmentak barnekaldeko saltegietan, Euskal Herria Bihotzean txekeen bidez