Lehen urrats bat, euskal selekzioarentzat

Pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiatzeko parada ukanen dute. Madrilen adostu dute legea EAJk eta alderdi sozialistak eta horri esker, euskal selekzioaren izenean aritzen ahalko dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako pilotari eta surflariak, nazioarteko txapelketetan.

Martxel Toledo, ESAITeko kide ohiarekin eta Mikel Larralde, Endaiarrak pilota batzordeko presidentearekin mintzatu da Ihintza Arrieta. Zuhurtziaz hartzekoa baina berri ona da Martxel Toledorentzat.

"Urtegi erraldoien proiektu hori, herri mobilizazioz oztopatzea beharrezkoa bilakatu da"

Entzulearen Iritzia: Jakes Bortairu (22-10-27):

Deux-Sèvres departamenduan, urtegi erraldoi baten kontrako mobilizazioa izango da asteburu honetan. Inguruentzako desmasia "erraldoiak" salatzeko mugimendua aspaldian hasia da bainan uda honetako idorteekin indartu dira.

Beñat Cachenaut “Gero ta gehiago galde badugu, senditzen dugu jendeak nahi duela jin barnekalderat”

Iholdiko herria agerian emanen dugu gaurko Goiz berrin, eta Beñat Cachenaut Baxe Nafartar herriko auzapeza gomitatuz.

Parada ere, finkatu berri den 26 hektareako ZAD-a eta herriak dituen proiektuak aipatzeko.

Maika Etxekoparren "meta kronika" : kronika bat kroniketaz

Maika Etxekopar antzezleak hilabetero bere kronika proposatzen du Goiz Berri saioan.

Aldi honetan, kronika egite ariketaz hortaz aritu zauku, asteazkenez beretik espakapatzen zaizkion hitz eta gogoeta horiek, egun zonbaitez bere "parte bat galdu balu bezala senditzen" delarik.

"Zonbat aldiz entzun dudan bertsozalerik, txapelketako saioak ez dituela maite erraiten"

Entzulearen iritzia: Ortzi Idoate (22-10-26)

Bertso afariak gozagarriak dira bai, bainan txapelketak tresna gisa ere balio duela uste du Ortzi Idoatek.