Peio Dibon-Elissiry familia genealogista lanetan ari da

Zuen familia zuhaitza osatzeko edo familiaren etxealdeaz gehiago jakiteko Peio Dibon-Elissiry familia genealogista lanetan hasi da berriki. Arbasoen ikerketak, etxearen historia, eta memorioen bilketa proposatzen ditu, partikularrei bai eta herriko etxe eta kolektibitateei:

Goiz berriko gonbidatua: Iker Elosegi (23-01-17)

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 18. urtebetetzea urtarrilaren 21ean ospatuko du, larunbat huntan, Ainiza Monjolosen.
Usaiako biltzar nagusitik landa, 2 lanen berri emanen dute
• Baigorriko herriko-etxeak manatu herriko laborantxa diagnostikoaren emaitza
• Mendiaren erabilpenaz 5 urteko ikerketaren emaitzen aurkezpena 
Hauek aipatu baino lehen, Paueko unibertsitatean kanpo gelditu den agro ekologia formakuntzaren berri hartu dugu EHLG ko koordinatzailea den Iker Elosegi baita zure gomita Marie Agnes Gorostiague. 

Historia kronika: Peio Etxeberri “Alderdi Komunistak presondegitik ateratzeko plano bat bazuen, baina ahulegi zen hortan parte hartzeko”

“Alderdi Komunistak presondegitik ateratzeko plano bat bazuen, baina ahulegi zen hortan parte hartzeko”

Baionako portuak eragin kutsadura neurtua izan da

5 urte baino gehiago behar izan dira Baionako portu inguruko eremuen aztertzeko. Frantziako Estatuko zerbitzuek airea, ura eta lurraren kutsatzea zertan den ikertu dute. Bertako elkarteek eskatu zuten ikerketa hori. Emaitzak joan den astean plazaratu zituzten. Marga Forestier: 

Euripean hasi dira aurtengo maskaradak

Mauleko gazteria karriketan ibili eta busti zen atzo (igandea) goizetik barrikadetan eta publikoa halere hurbildu da arratsaldean ikusgarria ikustera. Inexa Decung han zen (Argazkia Kazeta.eus)

 

 

Duela 20 urte maskaradak filmatzen hasi zen Kepa Ugarte !

Eüskal Herriko ihaute gehienetan bere kamera paseatü ondoan, Tolosako Kepa Ugartek maskaradaren jarraipen bat egin dü.
2 hamarkadaz maskaradako aldaketen lekükoa izan da. Jakintsü zonbaitengana ere bai hurbildu zen haien hitza biltzeko. 2000 urteetako maskaradaren argazki bat proposatzen düen dokümentala muntatzen ari da eta lehen zati bat joan den  ostegünean erakutsi züen Muskildiko Xizterra zaharrean. Aukera izan zen guretako harekin mintzatzeko. Inexa Decung-en minkroan entzuten dugu Kepa Ugarte: 

Itziar Ituño eta Ramon Aguirreren "Hobe ixilik" antzezlana

Itziar Ituñok eta Ramon Agirre aktore ezagunek, antzezlan berri  bat estreinatu dute aste hondar honetan Hondarribian. Salome Lelouche-ren FALLAI PAS LE DIRE ! jatorrizkizko antzezlanean oinarritutako HOBE IXILIK ! Txalo produkzio etxeak ekoitzia eta soilik euskaraz emanen dutena. Ramon Agirrek egin du itzulpen eta moldaketa lana. Jose Luis Aizpuru lankidea mintzatu da bi aktoreekin:

 

"Urte berri on erraiten ahal duguia oraino?"


Ainize Madariaga iritzi tartean, inbasio diglosikoaz aritu zaigu.

Biztanle kopurua beti gora, etxe gehiagoren beharra beti hor, eta euskararen erabilpena ttipitzen delarik.

Entzulearen iritzian: Ainize Madariaga (23-01-13)

Benoît Ducassou eraikuntza ingeniaritza eskolako zuzendari berria

Arg. : Média Kiosque

ISA BTP Angeluko eraikuntza ingeniaritzako eskolak aitzindari berri bat badu. Benoît Ducassou Itsasuarrak 35 urtetan hartzen du eskola famatu horren burua.

Bere xedeak zer diren, eta eraikuntzaren geroaren aipatzeko parada izan da harekilan, Beñat Larroryk deitu du.