Luhusoko kabalkada, agorrilaren 26an eta irailaren 2an

Luhuson, azken Kabalkada eman zen 2002an, eta sinbolikoki nahi zen 20 urteren buruan eman, bainan aurten izanen da Luhuson: agorrilaren 26an eta irailaren 2an. Lehen bilera bat izan da, parte hartzaileak elkar gurutzatzeko urtarrila hastapenean. Nola aitzinatzen den arran daukute, dantzaz arduratzen den Maider Curutchetek eta antzerki parteaz Xermin Camblong-ek (Argazkiak / Marc Breard):

Erretreten erreformaren kontra, 17.000 lagun bildu dira Baionan

Atzo 17.000ko bat manifestalari bildu dira Baionan, erretreten erreformari ez erraiteko. Euskal Irratietan emankizun berezi bat egin dugu, Baionatik xuxenean. Honen bildumatxo bat eskeintzen dizuegu:

Albadakak arra piztuko dira

Igaran ostiralean bildu dira Basaburuko 5 herri desberdinetako biztanleak xede berri baten eramaiteko. Leheneko usantsa baten arrapartiaztera. Iulen Guiresse: 

 

“Euskalgintzak ere bere buruari galdetu behar dio nola kontsideratzen duen EEP”

EEP, Euskararen Erakunde Publikoa, Frantziako gobernuak plantan ezarri duen interes orokorreko elkargoa da. Euskararendako, hizkuntza politika publikoaz arudaratzen da. 6 urtero berritzen den elkargoa da, eta preseski, ziklo bat bururatzen ari da. 2023an bukatuko da mandatua eta ondoko 6 urteendako lehentasun eta modeloak berriz ikusi beharko dira laster. Aukera paregabea gaur egun presidente den Antton Kurutxarrirekin bilana eta perspektibak aipatzeko. 

130 biztanle eta 2 enpresa gotor 140 langilerekin

Gamarteko herrian diren proietuei behako bat eman diogu ostiral honetako Goizberrin.
Jendeen harat hunatendako herriak nahi luke Elkargoak plantan eman duen Txik Txak autobusa Gamartetik pasarazi.

Bestalde, Office 64 egitura publikoarekin bizitegi sozialak eraikiko dituzte eta beste hainbat gai ere aipatu dituzte Gamarteko auzapeza den Jean Mixel Bicainekin.

"Kontent, kondena sinbolikoan gelditu delakotz ekintzaileen kontra"

800 euroko isuna gibelapenarekin kondenatu dituzte 2022ko uztailaren 23an trenbidea blokatu zutenak Tarnosen. Bainan ez da bukatua, SNCFak 160 000 euroko kalte ordainak galdegiten beitutu. Berriz iragan beharko dira uztailaren 3an auzitegitik. Elkarretaratze batetara deitzen dute auzitegi aitzinean auziperatuer sustenguaren erakusteko arratsaldeko oren batean.

Anais Funosas Bake Bideak elkarteko bozeramailearekin bildu ditugu xehetasunak.

Maitasunaren harrotasuna, besta eta artearen bitartez

Joana Detxart-ek entzulearen iritzi tartean, Atharratzen izan den Bekat'Uros egunaz hitz egin nahi izan du, bertan bizitakoaren garrantziaz.

Entzulearen iritzia: Joana Detxart (23-01-26)

Euskal Herriko 4 muga pasabide hetsirik egonen dira

Badu 2 urte jadanik Izpegi, Aldude, Larraine eta Hendaiako Avenida zubiko mugak hetsiak direla.

Pasa den urtarrilaren 19an Emmanuel Macron eta Pedro Sanchez bildu ziren Bartzelonan horien aipatzeko. Batzorde bat muntatzea deliberatu dute Frantzia eta Espainiako gobernuek, baliabideak juntatzeko terrorismoa eta immigrazioaren kontroka borrokan, ez dute aldiz mugen irekitzeaz deus erabaki.

Kexua ez da ttipitzen eta egoerak ondorioak badituenez galdegin diogu Jean Dominique Iriart Larraineko auzapezari:

Diru bilketa abiatu du Etxaldek, Bokaleko 8 etxebizitza erosteko

ETXALDE-ren kostaldeko lehen proiektua Bokalen izanen da.

Etxebizitzen tensiopeko egoerari aterabide bat atzematea da Etxalderen xedea. Aldi honetan Bokalen 8 apartamendu erosiko ditu eraikin batean, ondotik bertako alokatzaileei berriz saltzeko. 

Beñat Etxebest, Etxaldeko buruak xedea esplikatu dio Marga Forestier-i: