Norbaitek etxebizitza bat xerkatzen du ahalaz Lapurdi kostaldean, baina Nafarroa Beherean izan daiteke ere. Laster bere gaur egungo etxebizitzatik kanpo izanen da beraz presatua da. Ahalaz etxetxo bat nahi luke, 70 m² ingurukoa.
Peugeot Expert bat bada saltzeko, 2022 urtekoa, berria iduri.
42.000 kilometro ditu.
Prezioa: 19.500€
Ortzaizen xakur bat galdurik atxemana izan da
Border Collie arrazakoa da, xuri ta beltza
Lepoko bat badu baina deus ez da idatzirik
Emea da.
Xakurra zuena bada
Hona atzeman duenaren zenbakia: 0619844941
Txertatua ez den oilo errule bat xekatzen da
SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak, bilatzen du, gaztelera irakasle ordezko bat Baionako Eztitxu Robles kolegioan aritzeko, denbora osoz. Berehala lanean hasteko eta ikasturte bukaera arte.
Bete behar diren baldintzak: Gaztelera lizentzia edo masterra, esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen
- Motibapen gutuna
- kurrikuluma
- Diplomaren kopia
Laborantxako tresna frango saltzeko:
Traktur bat, Masey Ferguson 4708, 2016ko xixpa batekin;
Cultipaker Wipro bat;
Metro bat eterdiko crocodile bat;
Bi soc-eko goldea;
9 hortzeko xixpa;
1 000 litroko gazoila dupa edo cuva;
Ardiendako hesiak.