Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hamar hilabeteko “zerbitzu nazional boluntario" militarra iragarri du gaur, 2026rako.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak 2026rako 10 hilabeteko zerbitzu militar boluntario berria iragarri du. Programa hau 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta egonen da, eta gobernuak espero du 2035erako 50.000 borondres biltzea.
Zerbitzua egiten duten gazteek tropa aktiboen eginkizun berak izango dituzte: Sentinelle segurtasun operazioan parte hartzea, instalazio militarren babesa, edo kostaldeko zaintza besteak beste. Prestakuntza amaitzean, parte-hartzaileak erreserba operazionalera pasatuko dira automatikoki. Horrez gain, nahi dutenek armadan jarraitzeko edo erreserban maila handiago batera igotzeko aukera izango dute.
Macronek egitasmoa iragarri du nazioarteko tentsio giroan, Ukrainako gerrari buruzko bake-planak eztabaidagai diren unean eta Europako hainbat herrialdetan zerbitzu militarra berrezartzearen inguruko eztabaidak indartzen ari diren honetan.