Urri hatsarretik zuzendaritzak ezarri plangintza berrian lau postu desagertzen direla salatzen du bertako CGT sindikatak. Zuzendariak dio ez dela postu galtzerik izanen.
Agorrila hatsarrean dute jakinarazi, ahoz, heldu den hilabetean hasi behar den plangintza. Eta atzo arratsaldean baino ez dituzte ukan informazioneak idatziz. Horren salatzeko 100 bat pertsona hurbildu dira goiz hontan CGT sindikatak deiturik. Mauleko herriko kontseiluko hiru zerrendako kide zonbait edo ere Xiberoko poloko burua.
Zuzendariaren arabera ez da postu galtzerik, desafioa botatzen du edonorri galtzen den langile baten izenaren aurkitzeko. Bere erranetan ber ETP (lan denbora oso) badirate dagun hilabetean.