Miarritze (Ipar EH)

130 bat pertsona elkartu dira Miarritzen, Canon Français-ren bazkariaren aurka

Herriko kontseilua zelarik erabaki dute elkartzea. Baina, azkenean, Anti-Canon français kolektiboak salatu du Serge Blanco auzapezak ez diela hitza hartzen utzi.

130 bat pertsona elkartu dira Miarritzen, Canon Français-ren bazkariaren aurka
Sinbolikoki Miarritzeko turismo bulegoan eman buten hitzordua. Ondotik Miarritzeko Herriko etxera joan dira nun herriko kontseilua iragaiten zen. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/11/03 06:30

Elkarretaratzeko hitzordua Miarritzeko turismo bulegoan sinbolikoki eman zuen Anti-Canon français kolektiboak. Pasa den astean, Serge Blanco auzapezarekin bildu ziren, azaroaren 28an Canon Français-ren bazkaria ezeztatzea eskatzeko. Orduan, auzapezak erran zien ezin zuela gibelera egin, Turismo Bulegoak bere gain hartu baitzuen ekimenaren ardura, baita ekitaldirako sarreren salmenta ere. 130 bat pertsona elkartu dira ekimenaren aurka.

Serge Blanco auzapezak kontseiluan hitza hartzeko aukera izanen zutela ere erran zien Anti-Canon Français kolektiboko kideei, baina azkenean ez diete mintzatzeko paradarik eman. Kolektiboak onartezintzat jo du erabakia, eta ulertezina dela salatu du.

Eskuineko muturraren aurka Herri Harresia osatzera deitu dute azaroaren 28an Miarritzen, Canon Français-ren bazkariaren kontra. Mobilizazio herrikoia prestatzeko, bilkura publikoa eginen dute gaur(asteartea),19:00etan, Baionako Lan Burtsan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu