(Lapurdi)

1553an egin zen gisan, 'San Juan' baleontzia uretaratu dute

Azaroaren 7an, Pasaiako portuan uretaratu dute XVI. mendeko San Juan baleontziaren errepika. Pasaiako Albaola Faktorian, 1553an eraikia izan zen San Juan  baleontziaren errepika duela 2014an hasi ziren eraikitzen.

1553an egin zen gisan, 'San Juan' baleontzia uretaratu dute
2014an hasi ziren eraikitzen 'San Juan' baleontziaren errepika. ALBAOLA FUNDAZIOA
Xarlot Etxeberri
2025/11/07 18:51

Azaroaren 7ko arratsalde honetan, Pasaiako portuan uretaratu dute XVI. mendeko San Juan baleontziaren errepika. Pasaiako Albaola Faktorian, 1553an eraikia izan zen  San Juan  baleontziaren errepika duela hamar urte hasi ziren eraikitzen Albaola Itsas Kultur Faktorian. Garaiko teknikekin eta ber materialarekin egin dute, haien proiekturik garrantzitsuena bilakaraziz. Orain arte, itsasontzia uretik kanpo zelarik bisitak egin ziren eta arrakasta handia ukan zuen.

Uretan da bai, baina obretan oraindik. Besteak beste, mastak, aingurak eta belak ezarri beharko dituzte hurrengo hilabeteetan, baita sokak korpilatu ere. Hemezortzi hilabeteren buruan bururatzea espero dute.

1565ean ekaitzarengatik Kanadan hondoratu zen San Juan baleontzia, baleak ehizatzera joan zelarik. Lau mende berantago, 1978an, atxeman zituzten hondakinak. Historiari begira, duela 500 urte bezala, 2027an Kandarako bidea har dezan xedea badute.  

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu