(Ipar EH)

200.000 euro falta zaizkio Integrazio Batzordeari aurtengo gastu minimoak estaltzeko

Seaskak, beste sareek dituzten baliabide berak eskatzen ditu ikastoletan inklusioa burutik buru bermatzeko manera ukan dezaten.

200.000 euro falta zaizkio Integrazio Batzordeari aurtengo gastu minimoak estaltzeko
Seaskaren eta Integrazio Batzordearen engaiamendua hezkuntza sistemak dituen mugen aitzinean, ikastoletan inklusioa bermatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Ihintza Arrieta
2025/03/26 16:17

Inklusioa bere osotasunean bermatzea da ikastolen eta Seaskaren erronka. Ikastolan haur guztiek beren lekua ukan dezaten, egituraketa berri bat ezarri dute plantan. Irakasle berezituekin, inklusioaren aholkulari pedagogikoarekin, hezitzaile berezituekin eta PIAL deitzen duten AESH guztiak koordinatzen dituen pertsonarekin. Baina guzti hori bideratzeko baliabide gehigarriak behar ditu Seaskak eta Frantziako Hezkunde Nazionalak ez dizkio ematen.

45 AESH postuetatik 11 Integrazio Batzordearen gain dira aurten, 67.000 euroko kostuarekin. Baina kopurua oraindik emendatu daiteke ikasturtea ez baita bukatua. Defizita handituz doa beraz eta iaz 116.000 euro behar bazituzten, aurten 200.000 euro beharko dituzte minimoak estaltzeko. Horregatik, beste behin ere diru bilketa kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak, “denak inklusioaren eragile” lemapean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu