(Xiberoa)

2026ko Zümatzeko maskaradak urtarrilaren 18tik apirilaren 25era izanen dira

Zalgize, Iruri, Ozaze, eta Mendikotako gazteak dira juntaturik 2026ko maskaraden emateko.

2026ko Zümatzeko maskaradak urtarrilaren 18tik apirilaren 25era izanen dira
Sohütako maskarada Hokin, 2012an. OIER ARAOLAZA/DANTZAN.EUS
Xiberoko Botza
2025/12/11 12:04

Hamabost emanaldi, lau hilabetean zehar, Zümatzeko maskaraden egutegia aurkeztu dute. Maskaradako karguak urrian aurkeztu bazituzten, hemendik bost astera Iruri-Ozazen hasteko prestatzen ari dira. Bukaera, aldiz, apirilaren 25ean eginen dute, etxean berriz ere: Zalgize-Mendikotan.

Urtarrilaren 18an: Iruri-Ozaze
Urtarrilaren 25ean: Pettarra
Barantailaren 1ean: Lexantzü
Barantailaren 8an: Muskildi
Barantailaren 14an: Pagola
Barantailaren 22an: Altzürükü
Martxoaren 1ean: Altzai Lakarri
Martxoaren 7an: Maule
Martxoaren 14an: Idauze
Martxoaren 21ean: Larraine
Martxoaren 28an: Alozen
Apirilaren 5ean: Hoki
Apirilaren 12an: Gamere
Apirilaren 18an: Barkoxe
Apirilaren 25ean: Zalgize-Mendikota

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu