245 herriren deliberoak Lacqueko E-cho bioerregaien xedearen aurka dira

Ipar Euskal Herriko, Biarnoko eta Landetako 245 herrik Lacq herriko E-cho xedearen aurka delibero bat hartu dute. Lacqueko gunean hegazkin eta itsasontziendako bioerregaien ekoizteko xedearen komunikazio gudukak aitzina jarraikitzen du.

245 herriren deliberoak Lacqueko E-cho bioerregaien xedearen aurka dira
Maika Etxekopar "Forêt bien commun" alkarteko kidea. EUSKAL IRRATIAK
Ximun Üthürralt
2025/10/28 11:11

2 miliar euroko xede horrek inguramenean sekulako ondorioak lituzkeenez, prozesu oso bat errespetatu behar du. Hortan sartzen da bilkura publikoen antolatzea. Ikustez junta horiek ez direla ongi pasatzen azken bilkuraren ezeztatzea deliberatu dute; heien eginbeharrak bazter uztez. Urte bukaera gabe xedearen eramateko baimenaren biltzea beharrezkoa dukete. Horretarako, komunikazio aldetik guduka bat abiatua da xede eramaileen eta horren aurka diren elkarteen artean.

Oroitaraz dezagun 261 deliberoetarik 16 herrirenak baizik ez direla E-cho xedearen alde. Deliberoen berri hartzeko: https://foretbiencommun.wixsite.com/aquitaine/about-5

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu