Mende laurden bat berantago, Ipar Euskal Herrian zabaltzen segitzen duela ospatuko du LABek urriaren 25ean Lekornen. Baionako San Espiritu Zubitik horren berri eman du, hain zuzen ere, duela 25 urte egin zuen lehen agerraldi lekutik.
Berrogei ta hamargarren urtebetetzea ospatu zuen iaz LAB sindikatuak. Eta 2000. urtean Ipar Euskal Herrira zabaltzeko hartu zuen erabakia. Bainan langile abertzaleak antolatzeko asmoa lehenagotik heldu zela gogoratu du Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko bozeramaileak prentsaurrekoan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan EHLE Euskal Herriko Langileen Elkartea eta Atxik sortu zirenean: "Frantses sindikatuen zentralismoa eta hegemoniaren aintzinean, bertako sindikatu abertzale eta euskalduna sortzeko beharra sentitzen zelako. Egiteko beste molde bat beharrezkoa zelako. Langileak lantokietan antolatzeko beste tresna bat ezinbestekoa zelako".
Egun osoko ospakizuna
Urriaren 25ean Lekornen ospatuko du mendelaurdena Ipar EHko LABek. Sindikatuak Ipar Euskal Herrian egin duen iblbidea aurkeztuko dute goizean. Ondotik bazkaria eta kontzertuak.