Uztaritze (Ipar EH)

225.000 euro banatu zituen Euskal Kultur Erakundeak iaz euskal kulturaren alde

Larunbatean, apirilaren 12an, iragan zen EKEren biltzar nagusia. Euskal Kultur Erakundeak 141 proiektu diruztatu zituen 2024an. 225.000 euro banatu zituen lau deialdietan proiektu hauen diruztatzeko.

225.000 euro banatu zituen Euskal Kultur Erakundeak iaz euskal kulturaren alde
Katixa Dolhare-Zaldunbide Euskal kultur erakundeko lehendakaria. Argazkia : EKE
2025/04/14 16:19

220 elkarte kide ditu Euskal hirigune elkargoak gaur egun. Larunbateko biltzarrean erakunde publikoen engaiamenduaren ahultzea azpimarratu dute kideek. Estatuak, Eskualdeak, Departamenduak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal hirigune elkargoak diruztatzen dute EKE eta denek diruztatze heina mantendu dute aurten. Euskal hirigune elkargoak aldiz, Transmisioari lotu lanpostu berri bat diruztatzeko diru emendioa egin dio EKE-ri. Eusko Jaurlaritzak ere diru gehigarri bat egin dio.

Azken hamar urte hauetan, diruztatze berdinarekin funtzionatzen du EKE-k. Aitzinkontua 1.067.000 eurokoa du.

Bestalde, ekonomikoki zaila den garai horri aurre egiteko, hainbat eragilerekin elkartzeko xedea badu Euskal Kultur Erakundeak, hala nola Uztaritzeko Lota jauregi inguruan. 2024an agertu da elkarretaratzeko gogoa, azkarrago izateko eta elkar sostengatzeko bai teknikoki bai gastuen aldetik. Herri Soinu, Bertsolarien lagunak, Iparraldean Dantzarien Biltzarrak eta Euskal kultur Erakundeak gune fisiko baten biltzeko xedea dute Uztaritzeko Lota jauregiaren inguruan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu