Irailaren 10eko blokatze egunean atxilotu guztiak aske dira, kontrol judizialpean epaiketaren zai

Baionan elkarretaratzea egin zen atzo 6 atxiloketak salatzeko; 35 lagun bildu ziren. Guztira 20 atxiloketa izan ziren. Hiru atxilotu epaiketa zain askatu dituzte; astelehenean berehalako epaiketa izanen dute bik.

Irailaren 10eko blokatze egunean atxilotu guztiak aske dira, kontrol judizialpean epaiketaren zai
35 bat pertsona bilduak ziren banderolaren atzean atxiloketak salatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/09/11 15:36

Arratsalde hastapenean elkarretaratze bat egin da Baionako komisaldegi aitzinean, atzoko atxiloketak salatzeko. 35 bat lagun bildu ziren atxilotuen aldeko sostengua adierazteko. Poliziak komisaldegiaren aitzineko karrika osoki blokatzen zuen.

Gogoratzekoa da poliziak sei pertsona atxilotu zituela atzo, blokatze egunaren harira izandako istiluen ondotik. Oro har, hogei bat atxiloketa izan ziren, gehienak nortasun-kontrol hutsetarako. Atxilotuta gelditu ziren seietatik hiru dagoeneko aske utzi dituzte: bat zigor-proba ohartarazpen baten bidez, beste bat isunarekin zigortzen duen agindu penal baten bidez (zigor-aurrekari judizialean inskribatuko dena), eta hirugarrena froga nahikorik ez egoteagatik artxibatua izan da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu