Hiru asteburuz iraganen da aurtengo edizioa. Bi kanporaketarekin hasiko da maiatzaren 23an. Ospital, Larralde, Gichandut eta Ducassou maiatzaren 30eko finalerdien karietara lehian sartuko dira. Finala ekainaren 7an igande arratsaldez jokatuko da.
Bi final-laurden "faltsu" maiatzaren 30ean
Larunbatean 18:30:
Ziarrusta – Ugarte / Lafitte – Orhategarai
Gurutxaga – Iphar / Maiz – Saint Paul

Larralde, Ospital, Guichandut eta Ducassou finalerdietan ariko dira
Maiatzaren 30ean iraganen dira finalerdiak. Maiatzaren 23ko pare irabazleak deseginen dituzte antolatzaileek, bi gibelekoak Ospital eta Larralderi uztartzeko eta bi aitzinekoak Ducassou eta Guichanduti.
Finalerdien egunaz baliatuko da Denek Bat elkarte antolatzailea bere urteko besta antolatzeko egunean zehar.
Finala ekainaren 7an, igande arratsaldez jokatuko da.
Partida guzientzat, sartzeak urririk izanen dira.