Kanboko protestagatik, 5.000 euroko isuna galdegin du prokuradoreak hiru auzipetuentzat

2024an Kanboko Herriko Etxean egindako protesta ekintza kolektiboan parte hartzea leporatu diete hiru militanteri arratsalde honetan Baionako auzitegian. Prokuradoreak 5 000 € ko zigorra galdegin die, eta euskaraz hitz egiteari uko egin die.

Kanboko protestagatik, 5.000 euroko isuna galdegin du prokuradoreak hiru auzipetuentzat
Baionako auzitegiaren aitzinean elkartu dira hamarnaka jende. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/09/09 16:43

Kanboko Herriko Etxean egindako protesta ekintza kolektiboan parte hartzeagatik hiru militante epaitu dituzte arratsalde honetan Baionako auzitegian. Lurzaindia, Ostia, ELB, CADE eta Nahi Dugun Herria taldeek dei egin zuten sostengu zabala erakusteko. Eta kopuru haundian etorri dira etxebizitza proiektuaren kontrakoak. Auzitegiaren aitzinean arratsalde hastapenean bildu baitira, "Marienia ez hunki!" oihukatuz Christian Devèze auzapeza Baionako auzitegira heldu delarik.
Jendetza Baionaka auzitegiaren aitzinean hiru epaituen sustengatzeko. EUSKAL IRRATIAK


Hiru militanteei leporatzen dizkiete 2024ko urrian, bortizkeria erabiltzea hautetsi baten kontra, hots auzapeza eroriarazi zutela, biltzar publiko baten trabatzea, herriko etxeko zola andeatzea, baita eri markak eta hatz genetikoen hartzearen ukatzea ere. Azken akusazio horrentzat 800 €ko zigorra gibelapenarekin galdegina da, eta horrez gain 5000 €ko zigorra, horietarik 4000 € gibelapenarekin. Dozenaka pertsona bildu dira auzitegiaren aitzinean epaituei sostengua erakusteko.



Azpimarratzekoa ere auzian euskaraz hitz egiteari uko egin diela prokuradoreak Marieniako epaituei.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu