500 pertsona Baionan bildu dira errepresioari buru egiteko larunbatean

Errepresioa oro har handituz doala azken bi urte hauetan salatu dute mugimendu politiko eta sozialetako militante batzuek. Ondoko auzia ekainaren 2an izanen da eta U14 kolektiboko lau kide Baionan epaituko dituzte.

500 pertsona Baionan bildu dira errepresioari buru egiteko larunbatean
Manifestazio jendetsua izan zen Baionan errepresioari ez errateko
Kriztof Arotzarena
2026/05/17 11:11

Mugimendu politiko eta sozial batzuk saretu dira errepresioari buru egiteko


Euskara edo/ta lurraren alde ari diren mobilizazio anitz errepresioaren bidez indargabetu nahi dituela Frantziako Gobernuak salatu dute larunbatean Baionan. Azken bi urte hauetan emendatu den errepresioaren salatzeko manifestazioa antolatu zuten.

Kanboko Marieniako lurrak laborantxarako geldi daitezen borrokatzen ari da Ostia sarea. Horren karietara auzipetua izan zen Patxik azpimarratzen du elkartu eta saretu behar zela errepresio horri buru egiteko:



Ildo beretik doa Garazi. U14 Kolektiboko beste hiru kiderekin Baionako auzitegira deituak dira ekainaren 2an. Ezpeletan egin mobilizazioaren ondorioz atxilotu zituzten gazteak dira:



Baionako geltokitik abiatu zen manifestazioa auzitegian bururatzeko.

Interesgarri izanen zaizu