(Xiberoa)

Hauteskundeak: 1983tik auzapez den Jean-Pierre Arantchiaguek kargualdia berrituko du Ainharben

Ainharbeko kontseiluan ez da kanbiorik izanen hautetsiek galdeginik auzapezak segituko baitu arduren eramaten. Hautetsi guziek segitzen dute salbu bi emazte gehituko direla parekotasunaren errespetatzeko.

Hauteskundeak: 1983tik auzapez den Jean-Pierre Arantchiaguek kargualdia berrituko du Ainharben
Jean-Pierre Arantchiague Ainharbeko auzapeza. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/01/27 11:56

8.kargualdi batendako abiatuko da Ainharbeko auzapeza. 76 urtetan Jean-Pierre Arantchiague merak bere lekua utzi nahi bazuen ere, bai kontseilukoek eta herritarrek galdeginik jarraikiko du arduraren eramaten. Beste hautetsi guziek jarraikitzen dute, bi emazte gehiagorekin  parekotasuna errespetatuko dutelarik.

Ondoko xede nagusia dute komun publikoak baita gazte eta ihizlariendako gune baten eraikitzea. Hortaz gain petankan aritzeko eremu bat eta haurrendako jolasgune bat ere eraikiko dituzte, horiek oro 200.000 euroendako. Xedea abiatua bada, horren bururatzea dute helburu nagusia.

Oroitaraz dezagun 131 herritar direla Ainharben, 25 etxalde eta 14 haur dituen gela bakarreko eskola bat badutela oraino herrian.

Interesgarri izanen zaizu